17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 54.380,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 3.540,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.669,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 30.263,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 59.173,69 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 250.025,69 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 15.100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 109.445,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 42.890,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 82.590,69 euro.

Gastuak, guztira: 250.025,69 euro.

Adiosen, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2500549