2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
0000278/2024 zenbakiko prozedura laburtua, ondare-erreklamazio bati buruzkoa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Honen bidez jakinarazten da ezen Alfonso Martinez Ezquietak, Raquel Ripa Ericeren izenean eta haren ordez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Atarrabiako Udalaren administrazio-isiltasunaren aurka, 2024ko azaroaren 6an aurkeztutako ondare-erreklamazioa dela-eta, zeina aurkeztu baitzuen 46. poligonoko garajean aparkatutako ibilgailuan izandako kalteengatik.
Interesdun guztiak epatzen dira, 140-2025 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; bat etorriz, ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan.
Atarrabian, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2510684