169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2025eko irailaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2025eko irailaren 15en.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Villamayor de Monjardinen, 2025eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2510747