2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Ostalaritzarako produktu zitrikoak ekoiztea eta biltegiratzea
Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, ediktu hau eman eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Zitromac Soluciones Cítricas SL.
Jarduera: ostalaritzarako produktu zitrikoak ekoiztea eta biltegiratzea.
Xedea: jardueraren aldaketa funtsezkoa egitea, disoluzio zitrikoak prestakuntza handitzeko.
Tokia: Garraioaren Hiria poligonoa, Tutera kalea 6; 4/276 katastro-lurzatia.
Noainen, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2510687