169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak eskuordetzan ematea, eman dadin erantzukizunpeko adierazpenari buruzko txostena edo ziurtagiria

Ultzamako Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 5ean, 155/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Gaia: Eskumenak eskuordetzan ematea, eman dadin "Txostena/ziurtagiria, honako honi buruz: erantzukizunpeko adierazpena, hizpide duena jarduera kaltegabea, estentsiboan, ugalketarako 25 buruko ardi aziendarako eta buru bateko zaldi aziendarako (astoa), Suarbeko (Ultzama) 15. poligonoko 248-A, 243-B eta 45-B katastro-lurzatietan". Jesús M.ª Altuna Villanuevak eskatuta abiatu da.

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.-1-q) artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), haren arabera kasuan kasuko toki-erakundeko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.

–Ikusirik honako espediente hau: "Txostena/ziurtagiria, honako honi buruz: erantzukizunpeko adierazpena, hizpide duena jarduera kaltegabea, estentsiboan, ugalketarako 25 buruko ardi aziendarako eta buru bateko zaldi aziendarako (astoa), Suarbeko (Ultzama) 15. poligonoko 248-A, 243-B eta 45-B katastro-lurzatietan". Jesús M.ª Altuna Villanuevak eskatuta abiatu da.

–Ikusirik eskatzaileak ezkontza bidezko ahaidetasuna duela Martín M.ª Picabea Aguirre alkatearekin, haren ezkonanaia da eta.

–Ikusirik gertatzen dela abstenitzeko betebeharraren kasu bat, Ultzamako alkatearendako, aplikaturik urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2-b) apartatua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.-4 artikuluaren edukia eta horrekin bat datozenen edukia (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5 eta 44. artikuluen edukia eta horiekin bat datozenen edukia (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, bai eta horretarako behar diren izapideak ere.

–Ikusirik urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), xedatzen baitu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko beharra.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aipatutako espedientean esku hartzetik abstenitzea (espedientea, hizpide duena erantzukizunpeko adierazpena, jarduera kaltegaberako, estentsiborako), eta aipatutako lizentzia emateko eskumena uztea Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Jesús M.ª Larretxea Lazkanoren esku.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Jesús M.ª Larretxea Lazkanori jakinaraztea eskudantziak eskuordetzan eman zaizkiola. Horrek ondorioak izanen ditu ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta, betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dituen baldintzetan, zehazki, 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udaleko Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluari (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2510581