169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

122C/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Liebherr Industrias Metálicas SA enpresaren hitzarmen kolektiboa.

Aztertu da Liebherr Industrias Metálicas SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31004572011996); erregistro honetan 2025eko ekainaren 10ean sartu zen, 2025eko ekainaren 2an enpresaren ordezkariek eta Enpresa Batzordeak sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuarekin loturik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Liebherr Industrias Metálicas SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31004572011996).

Bigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 22an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

LIEBHERR INDUSTRIAS METALICAS SA ENPRESAREN HITZARMENA, LANTEGI ETA BULEGOETAKO LANGILEENTZAT (2024-2025-2026)

Aurkibidea

I. KAPITULUA.–Aplikazio eremua.

1. artikulua. Pertsona eremua eta eremu funtzionala.

2. artikulua. Hitzarmenaren indarraldia eta salaketa.

II. KAPITULUA.–Langileen antolaketa.

3. artikulua. Sailkapena.

4. artikulua. Lanpostu hutsak betetzea.

5. artikulua. Lantegiko langileak mailaz igotzea.

6. artikulua. Bulegoetako langileak mailaz igotzea.

7. artikulua. Lanpostuen balorazioa.

8. artikulua. Enpleguaren kalitatea.

9. artikulua. Kontratazio berriak.

III. KAPITULUA.–Lan denbora.

10. artikulua. Lanaldia.

11. artikulua. Lan egutegia.

12. artikulua. Ordutegiak.

13. artikulua. Langileak txandakatzea.

14. artikulua. Lanera berandu iristea.

15. artikulua. Oporrak.

16. artikulua. Norberaren aukerako egunak eta bosturtekoak.

17. artikulua. Lizentzia ordainduak.

18. artikulua. Bestelako baimenak.

19. artikulua. Lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.

IV. KAPITULUA.–Ordainsariak.

20. artikulua. Ordainsarietako kontzeptuak.

21. artikulua. Soldata-igoerak.

22. artikulua. Ordainsarien taula.

23. artikulua. Lantegiko langileen antzinatasuneko osagarria arautzea.

24. artikulua. Bulegoetako langileen antzinatasuneko osagarria arautzea.

25. artikulua. Aparteko orduen zenbatekoa.

26. artikulua. Lotura plusa.

27. artikulua. Gaueko deien osagarria.

28. artikulua. Gaueko lanaren osagarria.

29. artikulua. Uztaileko, iraileko eta eguberrietako aparteko haborokinen gaineko arau komunak.

30. artikulua. Lantegiko eta bulegoetako langileentzako mozkinen haborokina arautzea.

31. artikulua. Hilabeteka ordaintzea.

V. KAPITULUA.–Errendimendua eta primak.

32. artikulua. Errendimendua eta primak.

33. artikulua. Errendimendurako konpromisoa.

34. artikulua. Gutxieneko errendimendu bermatua.

35. artikulua. Denborak berrikustea.

VI. KAPITULUA.–Gizarte prestazioak.

36. artikulua. Osagarria, lana ondoezagatik utziz gero, edo mediku espezialisten kontsultara joateagatik langilearen bizilekuari dagokion udal mugartean edo ondoko udalerrian.

37. artikulua. Osagarria, laneko istripuaren edo eritasun profesionalaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren kasuan.

38. artikulua. Osagarria, eritasun arruntaren edo lanez kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren kasuan.

39. artikulua. Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko luzapen kasuko osagarria, LGSSren 131 bis artikuluan araututako kasuetan.

40. artikulua. Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialeko kasurako osagarria.

41. artikulua. Erretiroa hartzean edo ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia dagoenean eginen den diru-ekarpena.

42. artikulua. Langilearen senideen aldeko diru-ekarpena.

43. artikulua. Desgaitasuna edo zeliakia duten seme-alabengatiko laguntza.

44. artikulua. Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

45. artikulua. Seme-alaben jaiotzagatiko diru-ekarpena.

46. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.

47. artikulua. Banakako istripuetarako aseguru kolektiboa.

48. artikulua. Prestakuntza.

49. artikulua. Korriturik gabeko maileguak.

50. artikulua. Enpresan jarraitzeagatiko osagarria.

51. artikulua. Ordena, segurtasun eta kalitate osagarria.

52. artikulua. Lan Osasuna.

53. artikulua. Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.

54. artikulua. Laneko jantziak.

VII. KAPITULUA.–Laneko bidaiak.

55. artikulua. Bidaiako dieten balioa.

56. artikulua. Atzerriko bidaiaren gastuen likidazioa egiteko arauak.

57. artikulua. Gastuen likidazioa.

58. artikulua. Kanpoko muntaketako langileak.

VIII. KAPITULUA.–Beste gai batzuk.

59. artikulua. Urruntasun plusa.

60. artikulua. Laugarren txanda.

61. artikulua. Pintura ataleko akordioa.

62. artikulua. Makina automatikoetarako akordioa.

63. artikulua. Pinturako robotaren langileentzako akordioa.

64. artikulua. Diziplina araubidea.

65. artikulua. Osteak.

66. artikulua. Erretiro partziala eta errelebo-kontratua.

67. artikulua. Enplegu batzordea.

68. artikulua. Enpleguari eusteko baldintzak.

69. artikulua. Berdintasun plana.

70. artikulua. Hitzarmena ez aplikatzea

71. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa.

72. artikulua. Etorkizuneko industria plana.

IX. KAPITULUA.–Azken klausulak.

73. artikulua. Hitzarmen honen konputu orokorra.

74. artikulua. Zuzenbide osagarria.

75. artikulua. Interpretazio eta Zaintzarako Batzorde Mistoa.

76. artikulua. Xedapen indargabetzailea.

LIEBHERR INDUSTRIAS METALICAS SA-REN HITZARMENA
2024., 2025. ETA 2026. URTEETARAKO

Iruñean, 2025eko ekainaren 3an

I. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua. Pertsona eremua eta eremu funtzionala.

Hitzarmen kolektibo hau aplikatu behar zaie Liebherr Industrias Metálicas SA enpresan, zeinean, jarduera siderometalurgikoaren barnean, garabiak eta beste osagai batzuk fabrikatzen baitira, jardunean dauden lantegiko eta bulegoetako langile guztiei (lehengo beharginei eta enplegatuei, hurrenez hurren), honako hauei izan ezik:

a) Oraingo balorazio sistemako 12., 13. eta 14. mailetan dauden bulegoetako langileei; alderdi ekonomikoetatik eta lanalditik bakarrik baztertzen dira.

b) Zuzendaritzari eta zuzendaritza-taldeari, ondorio guztietarako.

2. artikulua. Hitzarmenaren indarraldia eta salaketa.

Hitzarmen hau 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31 arte aplikatuko da.

Hitzarmenaren indarraldia sinatzen den unean hasiko da, eta 2026ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra. Nolanahi ere, ondorio ekonomikoek 2024ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izanen dute.

Hitzarmen honen indarraldia amaitzean, hitzarmenaren eduki arauemaileak indarrean jarraituko du hitzarmen berri batek ordezten ez duen bitartean, 66. artikuluan araututakoa izan ezik. Artikulu horren edukia ez da aplikatuko 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, salbu eta hitzarmen honen indarraldian errelebo-kontratu bat lortzeko legezko adina betetzen duten pertsonen kasuan.

Legearen araberako ondorio guztietarako, hitzarmen hau salatutzat jotzen dute alderdiek 2026ko abenduaren 31n.

II. KAPITULUA.–LANGILEEN ANTOLAKETA

3. artikulua. Sailkapena.

Hitzarmen honen 7. artikuluan lantegiko langileei buruz aipatzen den lanpostuen balorazioa eginik, eutsi egiten zaie gaur egungo kategoriei lantegiko langileen lanbide-taldearen barruan, eta aitortzen da aplikatzen jarraituko dutela edozein eremu edo izaeratako hitzarmen kolektibo, akordio edo itunen bidez ezar daitekeen lanbide sailkapeneko edozein sistemaren gainetik.

Aipatu lanbide sailkapenak erregulazio hau izanen du:

1. Prestatu den Balorazio Eskuliburuan baliokidetza ezarri da lantegiko langileen kategorien eta haiei esleitutako maila ekonomikoen artean, era honetan:

KATEGORIA

MAILA

MAILAKO PUNTUAK

Espezialista

1. maila

0tik 413ra, biak barne

3. mailako ofiziala

2. maila

414tik 500era

2. mailako ofiziala

3. maila

501etik 615era

1. mailako ofiziala

4. maila

616tik 700era

Txandako arduraduna

5. maila

701etik 1000ra

1. mailako ofizial bereziak

6. maila

701etik 1000ra

2. Enpresaren ekitaldi bakoitzeko hitzarmen kolektiboan, lantegiko langileen soldata-tauletan, "urteko diru-sarrera finko gordinen" atalean ezarriko dira lanbide kategoria bakoitzeko urteko ordainsari gordinak, mailaz maila.

Lantegiko langile bakoitzari antzinatasun, plus eta gainerako kontzeptuengatik dagokiona ordaintzeko, ez baita sartzen maila bakoitzari dagozkion ordainsarietan, enpresaren aipatu hitzarmen kolektiboan adostutakoari jarraituko zaio.

3. Txandako arduraduna: txandako arduraduna izatea (6. maila) ez da lanbide kategoria bat, eta zeregin hori betetzen dutenek 2. mailako ofizial kategoria edo 1. mailako ofizialarena izanen dute.

Horrenbestez, enpresaren ekitaldi bakoitzeko hitzarmen kolektiboko lansarien tauletan, "Urteko diru-sarrera finko gordinen" atalean ezarriko dira 2. mailako edo 1. mailako ofizialaren lanbide kategoria horretarako urteko ordainsariak.

Antzinatasunagatik eta plusengatik jaso beharrekoa aipatu hitzarmen kolektiboan ezarritakoari jarraituko zaio.

Aurreko paragrafoan aipatutako ordainsariei "Txandako arduradunaren plusa" izeneko ordainsari-osagarria gehituko zaio, lanpostukoa; 5. eranskinean dago jasota.

Txandako arduradunaren plus horren zenbatekoak enpresaren hitzarmen kolektiboan diru-sarrera finkoetarako oro har ezartzen den igoera bera izanen du.

Lantegiko langile batek, edozein arrazoi dela-eta, txandako arduradunaren eginkizunak betetzeari utziz gero, "Txandako arduraduna" izeneko lanpostuko plusa hartzeari utziko lioke eta 3. mailari/2. mailako ofizialari dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubideari eutsiko lioke, edo 4. mailari/1. mailako ofizialari dagozkionak.

Txandako arduradunak Lanpostuak Baloratzeko Eskuliburuaren 1. eranskinean atal bakoitzerako zehazten diren zeregin eta eginkizunak beteko ditu.

4. Langileen Estatutuaren 39. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki da kategoria baliokide hauek izatea:

–Espezialista eta 3. mailako ofiziala (1. maila eta 2. maila).

–2. mailako ofiziala eta 1. mailako ofiziala (3. maila eta 4. maila).

a) Ondorio horretarako, hurrengo kasuetan aplikatuko den erregulazioa ezarri da:

a.1) Goragoko mailako eginkizunak betetzea 3. artikulu honen 4. zenbakian aipatzen diren kategoria baliokideen eremuan: ez da kategoria aldaketarik egin beharko.

a.2) Kategoria ez baliokideei dagozkien goragoko mailako eginkizunak betetzea, iraupenagatik kategoria aldaketarik izan gabe.

a.3) Zenbait langilek goragoko kategoriako lanak –kategoria baliokideak kenduta– egiteagatik goragoko kategoria hori eta dagokien maila akordio hauek sinatzeko orduan onartuta dituzten kasuak, lanpostuen balorazioaren ondorioz, edo etorkizunean, igoera arloko legezko xedapenak edo itun bidezkoak aplikatzearen ondorioz.

b) 1. mailako ofizial bereziaren kategoriari eutsiko zaio; soldata-tauletan zehaztutako ordainsaria izanen du. Balorazio batzordean eginen da haren balorazioa, edo 5. artikuluaren bidez.

c) Erabaki hauek hartu ondotik kontratatzen diren langileei betetzen duten lanpostuari dagokion mailaren arabera ordainduko zaie.

d) Aurrekoa gorabehera, enpresaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluan kontratazio berriei buruz ezarritakoa aplikatzen jarraituko zaie langile sartu berriei, indarra izaten segitzen baitu.

e) Honela banatuko dira bulegoetako langileen lanpostuak mailaz maila, bulegoetako lanpostuen balorazioarekin bat:

–6. eta 7. mailetan daudenek 5. eta 4. lanbide kategoria teknikoa izanen dute, hurrenez hurren.

–8. eta 9. mailetan daudenek 3. eta 2. kategoria teknikoak izanen dute, hurrenez hurren.

–1. maila teknikoa dutenak.

–11., 13. eta 14. mailetan daudenek 3. mailako arduradunaren, 2. arduradunaren eta 1. arduradunaren kategoria izanen dute, hurrenez hurren.

–2019an erabaki zen 12. maila kentzea, nahiz maila horretan daudenek maila horretan jarraitu, izan daitezkeen igoerak salbu; hitzarmen honetan itundutako urteko igoeren menpe egonen da 12. maila hori.

–Bulegoetako langileei dagokienez, lanpostu bakoitzean egin ohi diren zerbitzuen konplexutasuna dela eta, zaila da lanpostuen balorazioa egitea. Horregatik, zuzendaritzarekin adostu da lanpostu guztien urteko berrikuspenak egitea. Berrikuspen horiek zuzendaritzaren eta departamentu bakoitzeko arduradunen artean eginen dira, kontuan hartuta lanpostu bakoitzaren erantzukizuna, konfidentzialtasuna, diskrezioa, gaitasuna eta abar, hargatik eragotzi gabe lanpostuen balorazioari buruzko 7. artikuluan ezarritakoa, bulegoetako langileei dagokienez.

4. artikulua. Lanpostu hutsak betetzea.

Gaur egun plantillan dauden langileek lehentasuna izanen dute enpresan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko, baldin eta eskatzen den egokitasuna badute. Horren barnean, aldizkako langile finkoek izanen dute lanaldi osora pasatzeko lehentasuna, aldizkako langile finkoek egungo zerrendetan duten antzinatasun handienetik hasita.

Horretarako, enpresak jendaurrean jarriko du deialdia, lanpostua hartzeko interesa izan dezaketen langileak jakinaren gainean izan daitezen.

Enpresak berdintasunarekin duen konpromisoa sozialki ikusarazteko, berdintasun planean jasotako kontratazio-irizpideak hartuko dira kontuan, besteak beste:

Enpleguaren eskaintzetan agerian jartzea enpresak aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa.

Lehentasuna ematea emakumeak kontratatzeari gizonak gehiengoa diren lanpostu, lanbide-talde edo departamentuetan (baldintza berdinak izanda edo lanposturako eskatzen den gutxienekoa beteta).

Hautaketa-prozesuak egiteko ardura duten pertsonak berdintasunaren arloan prestatzea eta sentsibilizatzea.

Aurrekoa gorabehera, enpresak libreki izendatuko ditu agintea, konfiantza edo lanbideko sekretua eskatzen duten bulegoetako langileak.

5. artikulua. Lantegiko langileak mailaz igotzea.

Gora egiteko sistemaren bidez lanpostua betetzeko irizpide orokorra lanpostu horretan aritzeko eskatzen diren gaitasunak erakustea izanen da. Mailaz igotzeko azterketak gaitasun probak eta ezagutza probak izanen dira, eta espresuki baztertu da adimenari eta nortasunari buruzko testa.

Enpresa Batzordeko bi kidek hartuko dute parte epaimahaian ikuskatzaile gisa eta igoera prozesuaren gainean proposatu, kexatu eta kontrolatzeko eskubidea erabiliko dute, lanpostuak maila igoeraren bidez betetzeko deialdia egiten denetik lehiaketaren erabakiaren berri ematen duten gutunak prestatu arte. Bi kide horiek aldatzen ahalko dira, zein den kasua.

Mailaz igotzeko azterketetan lanpostu hutsari dagokion mailatik beheragoko langile guztiek parte hartzen ahalko dute.

Izangai bakar batek ez baditu probak gainditzen, beste lehiaketa bat iragarriko da, eta lantegiko edozein langilek izanen du parte hartzea, nahi izanez gero.

Lanpostu hutsak probak gainditu eta kalifikaziorik altuena lortzen duten langileek beteko dituzte. Berdinketarik izanez gero, merezimendu handienak, antzinatasun handiena edo lanbide historial hobea duenak izanen du lehentasuna.

Gaitasun probak baztertzaileak izanen dira, hau da, ezagutza probak ezin dituzte egin aurreko horiek gainditzen ez dituztenek.

Ezaupidetzat hartuko da lanpostuaren jarduerari dagozkion eginkizunen ezagutza teoriko-praktikoa, halakoa non izangaiak lanpostuari dagokion gutxieneko errendimendua hasiera-hasieratik lortu ahal duen.

Hautatzen diren langileek lanpostuari egokitzeko aldi bat izanen dute, hilabetekoa gehienez.

Egokitzapen aldia gaindituz gero, izangaia mailaz igoko da.

Lanpostuari egokitzeko aldian, langileak lehengo lansariak jasoko ditu. Mailaz igotakoan, lanpostu berriari dagokion soldata jasoko du eta atzerako eragina izanen du egokitzapen aldia hasi zen arte, dagokion aldea ordainduko baitzaio.

Gora egiteko sistemaren bidez hautagai bakar batek ere gainditzen ez badu, enpresak bi bide izanen ditu: langile berrien hautapena egitea edo mailaz igotzeko azterketetan puntuazioarik altuena lortu duen langilea hautatzea.

Hautatzen den pertsonak prestakuntza aldi bat egin beharko du. Nola egiten duen aurrera gaikuntza horretan, horren arabera iraunen du.

Nolanahi ere, prestakuntza egin behar hori langileak aurretik onartu beharko du.

Enpresak prestakuntza ikastaroaren jarraipena eginen du eta, horren arabera, erabakiko du noiz egin behar duen ezagutza proba.

Proba gaindituz gero, lanpostua behin betiko hartuko du.

Prestakuntza aldian dagoen langileak uste badu gaitasun aski duela, azterketa egin diezaiotela eska dezake, baina gainditzen ez badu enpresak prestakuntza aldia bukatzea erabaki dezake. Horixe bera, azterketa enpresaren ekimenez aplikatu bada.

Prestakuntza aldia bukatzea erabakiz gero, langileak ordura arteko soldata jasoko du, eta prima lanpostu aldaketa egin aurreko hiru hilabeteetan lorturikoaren batez bestekoa izanen da.

Alderdien arteko batzorde paritario bat sortzea erabaki da, gaia denboraz eta sakon aztertzeko, auzi honi irtenbidea eman asmoz.

Berdintasun planarekin bat etorriz, erakundeak bere gaitasuna indartuko du egitura osoan emakumeen eta gizonen talentua izateko, egiten diren sustapen-prozesuei gardentasuna emateko eta Liebherreko pertsona guztiei genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko.

6. artikulua. Bulegoetako langileak mailaz igotzea.

Enpresak, 10 egun lehenago gutxienez, bete nahi diren lanpostu hutsak zein diren jakinaraziko du eta, horrekin batera, ariketak egiteko eguna, programa eta lanpostuak betetzeko eskatzen diren gaitasunak adieraziko ditu.

Horrez gainera, ariketak egiteko modua eta bidezko diren merezimenduak, tituluak eta bestelako eskakizunak azalduko ditu.

Mailaz igotzeko azterketetan lehiaketaren xede den lanpostuaren kategoriatik beheragoko bulegoetako langile guztiek parte hartzen ahalko dute.

Bulegoetako langileak mailaz igotzeko hautapen probak lanpostu horretan egoki aritzeko behar diren ezagutza eta gaitasunak neurtzeko izanen dira, soil-soilik. Hortaz, berariaz adierazten da ezin dela adimen edo nortasun testik egin.

Lanpostu hutsa zein taldetakoa den, talde horretako Enpresa Batzordeko kideak edo hark izendatutakoak, bulegoetako langileak denak, ariko dira epaimahaian, ikuskatzaile gisa.

Probak gainditzen dituzten langileak goragoko lanpostu horietan hasiko dira lanean, baina gehienez ere hiru hilabete iraungo duen probaldia gainditu beharko dute. Probaldia gaindituz gero, enpresak goragoko lanpostuari dagozkion lansari guztiak lanpostu hori hartu zuen lehenengo egunetik beretik ordaindu beharko dizkio langileari.

Bulegoetako langile guztiak lekualdatzen ahalko dira, behar izanez gero, goragoko lanpostu bateko eginkizunak betetzera. Halakoetan, zuzeneko arduradunak nahitaezkoa izanen du jakinarazpena idatziz egitea.

Kasu horretan, eta goragoko mailako lan horien iraupena hilabetetik gorakoa bada, ordezkapenaren lehen egunetik ordainduko zaio langileari goragoko lanpostuari dagokion hilabeteko soldataren eta bere mailakoaren arteko aldearen %100.

Goragoko lanpostu horren eginkizunak pertsona bati baino gehiagori esleituz gero, horietako bakoitzari ordainduko zaio soldaten arteko aldearen %100.

Aurrekoa gorabehera, enpresak libreki izendatuko ditu agintea, konfiantza edo lanbideko sekretua eskatzen duten bulegoetako langileak.

Berdintasun planarekin bat etorriz, erakundeak bere gaitasuna indartuko du egitura osoan emakumeen eta gizonen talentua izateko, egiten diren sustapen-prozesuei gardentasuna emateko eta Liebherreko pertsona guztiei genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko.

7. artikulua. Lanpostuen balorazioa.

Lanpostuak baloratzeko eskuliburu bat dago lantegiko langileentzat, eta beste bat bulegoetako langileentzat. Horiei lotzen zaie hitzarmen kolektibo hau arlo horretan, eta haren testua erreproduzitutzat jotzen da.

Lanpostuen balorazioari esker, genero-ikuspegia txertatuko da Liebherreko pertsona guztiekin, "ordainsari bera balio bereko lanagatik" dioen ordainsari-printzipioa oinarri hartuko baita.

Lantegiko eta bulegoetako langileen lanpostuen balorazio batzordeak osatuko dira, modu paritarioan, enpresaren ordezkariekin eta hitzarmen hau sinatzen duen langileen alderdiko ordezkarien artetik horretarako izendatzen direnekin. Batzordeak aldian behin bilduko dira, eta, lanpostu berririk sortuz gero, haien balorazioa egiteaz arduratuko dira eta haren aplikazioan sortzen diren gorabehera guztiak konponduko dituzte.

6 hilabeteko epea ezartzen da 1. mailako soldadura lanpostua baliozkotzeko, hitzarmena sinatzen denetik hasita, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin.

Konpromisoa hartzen da alderdien artean adosteko bulegoetako lanpostuen balorazioa eta lanpostu berriena.

Era berean, enpresak batzorde horri emanen dizkio 11. mailara arteko lanpostu bakoitzaren funtzioak eta zereginak, hitzarmena indarrean dagoen bitartean.

Bi batzordeei dagokienez, edozein alderdik, langileena edo enpresarena izan, eska diezaioke besteari hurrengo 15 egunetan biltzeko.

Lantegiko langileen artean, 1. mailako ofizialaren kategorian eta 1. mailako ofizial bereziaren kategorian sartzeko, hitzarmenean igoerei eta barne-sustapenari buruz dagoen erregulazioari eutsiko zaio, berdintasun planean akordio bat lortu arte. Bulegoei dagokienez, adostutako balorazioa izan arte itxaron beharko da.

8. artikulua. Enpleguaren kalitatea.

Sinatzaileek bere egiten dituzte eta hitzarmen honi eransten dizkiote, ondorio guztietarako eta oso-osorik hitzarmen honen atal izan daitezen, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikoaren sektoreko 2022tik 2026ra bitarteko hitzarmen kolektiboaren 50. artikuluko a) atala (Prestakuntza kontratuak) eta c) atala (Ekoizpen gorabeherengatik egiten diren kontratuak) edo, halakorik ezean, eremu horretako hurrengo hitzarmenetan hori ordezten duen manua.

9. artikulua. Kontratazio berriak.

Kontratazioak indarreko legeriak ahalbidetzen dituen kontratazio-ereduen arabera eginen dira.

Aldizkako langile finkoen kontratuak ez dira enpresako plantillaren %15 baino gehiago izanen.

Enpresak berdintasunarekin duen konpromisoa sozialki ikusarazteko, berdintasun planean adostutako kontratazio-irizpideak hartuko dira kontuan.

Enpleguaren eskaintzetan agerian jartzea enpresak aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa.

Lehentasuna ematea emakumeak kontratatzeari gizonak gehiengoa diren lanpostu, lanbide-talde edo departamentuetan (baldintza berdinak izanda edo lanposturako eskatzen den gutxienekoa beteta).

Hautaketa-prozesuak egiteko ardura duten pertsonak berdintasunaren arloan prestatzea eta sentsibilizatzea.

Nolanahi ere, kontratazio berrien ordainsariak izanen dira, hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean eta 12 hilabetez gehienez ere, 1. mailako espezialistaren kategoriako soldataren %85ekoak lantegiko langileen kasuan, eta ehuneko berekoak 6. mailako bulegoetako langileen kasuan ere; izan ere, beharrezkotzat jotzen da gaikuntza-aldi hori, egin beharreko lanetan perfekzio-maila eta akabera egokia lortzeko. Arau horretatik salbuetsita daude praktikaldiko kontratuak. Aurreko paragrafoko baldintzak aplikatuko zaizkie bai plantilla propioko langileei, bai aldi baterako laneko enpresen bidez aritzen direnei, baina ondorio ekonomikoak bigarrenei baino ez zaizkie kontuan hartuko.

Aldi baterako kontratazioak egin behar izanez gero, enpresak lehenetsiko du, ahal den neurrian, aldi baterako kontratuak egitea enpresa bidez zuzenean, premia horiek estaltzeko, horretarako ezarritako legezko kontratuak erabiliz. Aldi baterako laneko enpresei heltzeko, behar-beharrezkoa izanen da enpresaren antolaketa- eta ekoizpen-egoeragatik.

III. KAPITULUA.–LAN DENBORA

10. artikulua. Lanaldia.

Honako hau izanen da 2024., 2025. eta 2026. urteetako urteko lanaldia:

–2024. urtean, 1.712 orduko lanaldia.

–2025. urtean, 1.704 orduko lanaldia.

–2026. urtean, 1.704 orduko lanaldia.

Lanaldi arruntean, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan. Aipatutako urteko lanaldiak bere horretan mantenduko dira, non ez diren, nahitaez bete beharreko legezko edo hitzartutako ebazpen baten bidez, lanaldi onuragarriagoak ezartzen, orokorrean kontatuta.

Urtero adostuko da aldizkako kontratu finkoen urteko lanaldia. Prestazio-denboraren proportzionala izanen da, eta gutxi gorabehera urtarrilaren erdialdetik urriaren erdialdera bitartekoa. Deialdia gutxienez 20 egun lehenago egin beharko da.

11. artikulua. Lan egutegia.

Urtero, enpresak lan egutegia prestatuko du, eta urteko egutegia prestatzean 3 egun gutxienez bermatu beharko dira, norberak libreki hartzeko.

Enpresak lehenbailehen prestatuko du urte bakoitzeko lan egutegia.

Era berean, aldizkako langile finkoen egutegia eginen da.

12. artikulua. Ordutegiak.

1.–Lantegiko langileak:

–Lanaldi arrunta: 07:00etatik 15:00etara.

–Goizeko txanda, 6:00etatik 14:00etara.

–Arratsaldeko txanda, 14:00etatik 22:00etara.

–Gaueko txanda, 22:00etatik 06:00etara.

–Larunbatak: jai.

Gaueko txandan direnek ez dute larunbateko lanaldia eginen; igandean, 22:00etan hasiko dira eta hurrengo ostiralean, 06:00etan bukatuko dute.

Gaueko txanda ez zaie 50 urte edo gehiago dituzten lantegiko langileei aplikatuko, interesdunek ez badute beren burua nahita sartzen zerbitzuak hiru txandatan egiteko araubidean.

Atsedenaldiak arautzea erabaki da, ohiko lanaldiaren barrenean, eta geldialdi hauek ezarri dira, sirena hotsa jotzen duenean:

–Goizeko txanda:

  • 1. geldialdia, 07:50 - 08:00.
  • 2. geldialdia, 09:00 - 09:30 (ogitartekoa).
  • 3. geldialdia, 12:00 - 12:10.

–Arratsaldeko txanda:

  • 1. geldialdia, 15:50 - 16:00.
  • 2. geldialdia, 18:00 - 18:30 (ogitartekoa).
  • 3. geldialdia, 20:00 - 20:10.

–Gaueko txanda:

  • 1. geldialdia, 23:50 - 00:00.
  • 2. geldialdia, 02:00 - 02:30 (ogitartekoa).
  • 3. geldialdia, 04:00 - 04:10.

Gainerako denbora, portzentajea osatu arte, behar fisiologikoetarako eta nor bere burua garbitzeko izanen da, horren beharrik bada.

Arau hauetatik baztertuta daude bulegoetako langileak, makina automatikoei atxikitako langileak, akordio hori aplikatzen bada, eta hala erabaki litezkeen beste lanpostu batzuk.

Lantegiko langileentzat, bi alderdiek erabaki dute ogitartekoa ohiko moduan hartuko dela, orain arte bezala, eta ondoren adierazten den moduan arautzen da noiz hasi eta noiz bukatu, kontuan hartuta ez duela, orain arte bezala, eraginik izanen itundutako orduetan eta ez duela errendimendu galerarik ekarriko.

Ogitarteko denbora 30 minutukoa izanen da, baliabide akustikoak erabiliko dira hura hasteko eta bukatzeko, eta langile bakoitzak bere lanpostuan egon beharko du deia bukatzean.

Pintura atalerako, makina automatikoetako akordioari eta pinturako roboteko langileen akordioari atxikita ez daudenentzat, talde lanaren sistema dago arau hauekin:

–Txanda bakoitzaren ogitarteko 30 minutuak txandaka egiten dira, ez dadin egitura handien instalazioa inoiz gelditu.

2.–Bulegoetako langileak:

Ezinbestean, bulegoetako langileen ordutegia LIEBHERR taldeko gainerako zentroetan ezarritakora egokitu behar denez gero, eta merkatuko arrazoiengatik, alderdiek egungo lanaldia ordutegi honen arabera banatzea erabaki dute:

–Ordutegiak: enpresak finkatutakoa.

–Malgutasuna: hilabetero, lantegiko oporraldian izan ezik.

–Astelehenetik ostiralera:

  • Lanean sartzea: bulegoetako langileen ordutegia malgua izanen da, sartzeko ordutegia 7:45etik 9:15era bitartekoa izanen baita, langile horien hautura. Hala ere, malgutasun hori ezin izanen da oztopo izan bilera puntualetara joateko, bisitak hartzeko, zerbitzuak egiteko etab., 17:30ak arte izan baitaitezke; hori guztia, malgutasunaren eta asteko lanaldiaren zenbaketaren arabera, adostu bezala.
  • Lanetik ateratzea: 16:15etik 17:45era, langilearen hautura.

13:00etatik 14:30era bitarte, ordu erdiko geldialdiak eginen dira. Geldialdi horiek ez dira benetako lan denboratzat hartuko, bazkaltzeko erabiliko baitira.

Betiere, zein diren ere sartzeko eta ateratzeko orduak, egunean zortzi ordu eginen dira lanean.

Behar diren egun eta orduak, urterako ezarritako lanaldia osatu arte.

Aurrekoa galarazi gabe, bulegoetako langileek (haiek soilik) ordu bat gehienez luzatzen ahalko dute lanaldia, nahi badute, astelehenetik ostegunera, ostiralean gutxienez sei orduko lanaldia egiteko; betiere, asteko 40 orduko lanaldia bete beharko da edo egutegian aste horretarako erabakita dagoena.

Aukera hori baliatzen badute, bulegoetako langileek, jantokiaren zerbitzua erabili ahal izateko, fabrikan egon beharko dute ostiraleko 15:30ak arte gutxienez, salbu eta egun horretan bazkaldu ondoren telelana egiten badute.

Bulegoetako langileek ostiraleko ordutegia egin dezakete jaiegunen bezperetan.

Edozein xedapen, arau edo nahitaezko erabakiren kasuan, nahitaezko atsedenaldiren bat ezarriz gero gaur egungo lanaldian, elkarren artean berrikusiko dira egutegia edo orduak, bai tarteko atsedenaldiari uko egiteko bai falta diren orduak egiteko lanaldia luzatzeko edo lanegunak bilatzeko.

–Lantegiaren oporraldia:

Lantegiaren oporraldian, bulegoetako langileen ordutegia 07:00etatik 15:00etara izanen da, edo ohiko ordutegi arautua, langilearen hautura. Hala ere, eta salbuespen gisa, enpresak ahalmena izanen du finkatzeko garai horretako ordutegia ohikoa baino ez dela, antolamendua edo ekoizpena dela eta.

Aldi horretan ez da jantokiaren zerbitzurik egonen, salbu eta enpresak ohiko ordutegia finkatzen badu antolamendua edo ekoizpena dela eta, eta ohiko ordutegian eman behar bada zerbitzua.

Bulegoetako langileen kasuan, eta lantegiko oporraldian, aste osoan ohiko ordutegia bete dutenak (hau da, sarrera malguarekin 7:45etik 9:15era) 13:45etik aurrera ateratzen ahalko dira ostiralean edo jai baten bezperan, betiere asteko lanaldia 40 ordukoa izan bada eta ostiralekoa edo jaiaren bezperakoa, aldiz, 6 ordukoa, honako honetan ezarritakoarekin bat.

–Jantokiaren zerbitzua:

Bada jantoki bat hala nahi duten bulegoetako langileei bazkaltzen emateko.

Honela banatuko da bazkari bakoitzaren prezioa:

–%75a, enpresaren kontura.

–%25 langilearen kontura.

Enpresak Batzordearekin 2011ko irailaren 15ean egindako bilkuran hartutako konpromisoaren arabera, eremu bat prestatu da, behar diren gaiekin hornitua, bazkaria etxetik ekartzen duten enplegatuentzat.

Lantegiko langileek jantokia erabiltzen ahalko dute, baina enpresaren dirulaguntzarik gabe. Neurri hori behar bezala arautuko da, eta hartaz baliatzeko denboraldi bat ezarriko, gero haren emaitza baloratzeko.

13. artikulua. Langileak txandakatzea.

Banan banako baimen espresik izan ezean eta aldez aurretik horren berri langileriaren departamentuari emanik, txandako langileak aste batetik bestera aldatuko dute hura. Betiere, nahitaezkoa da gutxienez hamabi orduko atsedenaldia.

Astebetez gaueko txandan aritu diren langileak arratsaldeko txandara igaroko dira hurrengo astean, eta hortik goizekora, eta horrela hurrenez hurren.

14. artikulua. Lanera berandu iristea.

Justifikatu gabe berandu iristeak edo lanera ez joateak legez ezarritako kenketak eta deskontuak eragingo dituzte, hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera egoki izan litezkeen zehapenen kalterik gabe.

15. artikulua. Oporrak.

Hitzarmen honen indarraldian, sanferminetan hartuko dira oporrak; udan, 3 aste segidako bi edo hiru txandetan, uztailean eta abuztuan, eta txanda horiek ekaineko azken egunekin eta iraileko lehenengoekin osatuko dira.

Urtero 22 laneguneko oporraldia izanen da ondorio guztietarako. Pertsonak batek, aldi baterako ezintasuna izanda, egun bakar bat ere hartzen ez badu urteko oporralditik dagokion urtean, egun kopuruari eutsiko zaio.

Era berean, fabrika itxita dagoen egunetan, langile guztiei beharrezko opor egunak jarriko zaizkie, kopurua 22 lanegunekoa izan dadin, salbu eta egun horiek beste noizbait hartzen badira.

Enpresak langile baten oporraldia zatitzea erabakiz gero, guztira 24 lanegun izanen dira.

Udako oporretako 3 asteak aukeratzeko, nagusi hurrenarekin eginen da tratua. Atal bateko langileen artean ez bada borondatezko akordio batera iristen oporrak txandaka hartzeko, txanda horiek zozkatu eginen dira. Hurrengo urteetarako, nahi zuten garaian oporrak ezin hartu izan dituzten pertsonak kontuan hartuko dira txanda aukeratzeko.

Bulegoetako langileek beren nagusi hurrenarekin itunduko dituzte oporrak.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakotik salbu daude enpresak ezinbesteko lanetarako izendatzen dituen langileak, enpresari ongi datozkion egunetan izanen baitituzte oporrak. Hona ezinbesteko lan horiek: garbiketa, mantentze-lana, konponketak, premiazko fabrikazio lanak edo atzeraezinak, nominak, zaintza, gidariak, lantegietako buruzagiak, etab.

Bosturteko bakoitzeko opor egun bat gehiago izanen da, eta bost egun gehienez ere.

Oporrik ez hartzea ez da inoiz diruz konpentsatuko.

Oporrak hartzeko eskubideak urte bakoitzeko abenduaren 31n preskribatzen du.

16. artikulua. Norberaren aukerako egunak eta bosturtekoak:

Aukerako egunak eta bosturtekoak hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte erabiltzen ahalko dira.

Era berean, aukera emanen zaie egun horiek erabili ez dituztenei Aste Santuan eta Pazko Astean erabiltzeko; horretarako, arduradun hurrenari jakinarazi beharko zaio dagokion urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

Aukerako egunak eta bosturtekoak ezin izanen dituzte batera erabili atal bakoitzeko %10ek baino gehiagok. Hona hemen atalak: egiturak, muntaketa, pintura, logistika, kalitatea eta mantentze-lanak. Edonola ere, atal bakoitzeko arduradunak, produkzio-beharrek aukera ematen badute, baimena ematen ahalko die hala eskatzen duten langileei, paragrafo honetan adostutako portzentajea gainditzen bada ere.

17. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Lizentzia eta baimen ordaindu hauek ezarri dira:

1. Langilea ezkontzeagatik, hemezortzi egun natural, ezkontza gertatu eta lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Lizentzia hori oporrei batzen ahalko zaie, batera baldin badira.

2. Ezkontidearen edo seme-alaba baten heriotzagatik, 7 egun natural, gertaera eragilearen ondoko lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Non eta lizentzia ez den hartzen gertaera eragilearen egun beretik hasita, lizentzia kontatzen hasiko da gertaera eragilea gertatu eta hurrengo lanegunean. Heriotza langilearen oporraldi baten barruan gertatzen bada eta jadanik hasita badu, oporrak 7 egun naturalez etenen dira, lizentziari dagokion denbora, hain zuzen, eta lizentzia bukatutakoan oporraldiari ekinen dio berriz, eskatutako opor egunak agortu arte.

3. Guraso baten edo anai-arreba baten heriotzagatik, 5 egun natural, gertaera eragilearen ondoko lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Non eta lizentzia ez den hartzen gertaera eragilearen egun beretik hasita, lizentzia kontatzen hasiko da gertaera eragilea gertatu eta hurrengo lanegunean.

4. Aitona-amona, biloba, ezkon seme-alaba, ezkon anai-arreba, ezkon guraso eta ezkon aitona-amona baten heriotzagatik, 2 egun, gertaera eragilearen ondoko lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Non eta lizentzia ez den hartzen gertaera eragilearen egun beretik hasita, lizentzia kontatzen hasiko da gertaera eragilea gertatu eta hurrengo lanegunean.

Odoleko izeba-osaba, odoleko iloba eta odoleko lehengusu-lehengusina baten heriotzagatik, egun natural 1. Odoleko osaba-izeba, odoleko iloba eta odoleko lehengusu-lehengusinen kasuan, egun naturala heriotzaren eguna edo hileta egiten den eguna izanen da.

5. Klinikan ingresatuta dagoen ezkontidearen eritasun ez-larriagatik, 5 lanegun, gertaera eragilearen egunetik zenbatzen hasita, eta ez da hartzen ahalko inola ere lizentzia egunik, baldin eta gertaera eragile horrek ez badu irauten (etxean atseden hartzea gertaera eragiletzat hartzen da).

6. Ezkontideak eta odol edo ezkontza bidezko bigarren maila arteko ahaide batek eritasun larria edo ebakuntza badu, edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak, eta frogatzen bada horrek ospitaleratu beharra dakarrela, 5 lanegun, gertaera eragilearen egunetik lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Gertaera eragile horrek irauten ez badu, ezin izanen da inola ere lizentzia egunik hartu (etxean atseden hartzea gertaera eragiletzat hartzen da).

7. Ospitaleratzea gertatzen denean, egoera horrek dirauen bitartean hartzen ahalko da lizentzia, enpresaren eta langilearen artean ados jarrita.

8. Odol edo ezkontza bidezko bigarren maila arteko ahaide batek edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak ebakuntza kirurgikoa badu, ospitaleratzerik gabe baina etxean atsedena hartzea eskatzen duena: 5 lanegun, gertaera eragilearen egunetik zenbatzen hasita. Ezin izanen da inola ere lizentzia egunik hartu gertaera eragile horrek irauten ez badu.

9. Behar-beharrezkoa den denbora, langilea Gizarte Segurantzako espezialisten edo antzeko pribatuen kontsulta medikora joateko, medikuntza orokorreko fakultatiboak aginduta, kontsulta ordua lanekoarekin bat heldu denean; hortaz, aipatutako agindu medikoaren frogagiria aldez aurretik aurkeztu beharko dio langileak enpresaburuari.

Medikuarengana joateko, odontologo pribatu edo publikora joatea barne, urtean hartzen diren lehen 16 orduek ez dute eraginik izanen enpresan jarraitzeagatiko osagarrian.

10. Anaia edo arreba, guraso, seme edo alaba, odoleko osaba-izeba, odoleko lehengusu-lehengusina, odoleko iloba eta ezkon anaia edo arreba baten ezkontzagatik, egun natural 1. Gaueko txandan lan egiten duten langileen kasuan, lan-txanda gertaera eragilearen aurreko egunean hasi bada, ulertuko da lan-txanda osoari dagokiola lizentzia.

11. Ohiko bizilekuz aldatzeko: egun bat.

12. Betebehar publiko eta pertsonal saihetsezina, botoa ematea barne: ezinbesteko den denbora.

13. Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko: lege edo hitzarmen bidez ezarritakoa.

14. Tratamendu onkologikoa duten ezkontidea eta odol bidezko lehen mailako ahaideak laguntzeko, 16 ordu urtean, gehienez ere. 17 ordutik aurrera, langileak ordaindu gabeko lizentzia lortzeko eskubidea izanen du; kasu horretan, enpresak gutxieneko oinarrien kotizazioa ordainduko du.

15. Seme edo alaba natural edo adoptatu bat, 14 urtetik beherakoa, Osasun Zerbitzu Publikoko espezialistarenera edo familia medikuarenera laguntzeko; gehienez ere 12 ordu urtean. Bi gurasoek enpresa berean lan egiten badute, horietako batek hartzen ahalko du lizentzia, ez biek. Aurrekoa gorabehera, enpresa berean lan egiten duten gurasoek lizentziako orduak elkarri lagatzen ahalko dizkiote, betiere biek daukaten lan ordutegia edo txanda dela-eta lizentzia hartu behar baldin badute semea edo alaba medikutara eramateko.

Langileak, 14 urte arteko seme edo alaba naturala edo adoptatua badu, edo dependentziaren ziurtagiria duen bat, urtean 12 ordu izanen ditu, eraginik izanen ez dutenak enpresan jarraitzeagatiko osagarrian.

16. 12 ordu urtean ezkontidea edo odol bidezko lehen mailako ahaide bat Osasun Zerbitzu Publikoko proba diagnostikoetara laguntzeko, betiere fakultatibo batek idatziz, zehatz eta argi adierazten badu anestesia orokorra edo sedazioa eta laguntza beharrezkoak direla. Lizentzia erabiltzeko, honako arau hauek bete behar dira:

A) Lizentzia erabiltzeko, bere premia frogatu behar da; horretarako, anestesia orokorra edo sedazioa eta laguntza beharrezkoak direla frogatzen duen agiri medikoa emanen zaio enpresari.

B) Urteko 12 orduak gehienez ere 3 alditan banatuko dira; aldi bakoitzak 4 ordu iraunen du gutxienez.

C) Hitzarmena argitaratzen den egunetik aurrera sortuko da lizentzia hau hartzeko eskubidea.

17. Behar-beharrezkoa den denbora, lekuko, inputatu edo ikertu gisa epaitegi batera agertzeko, agintaritza judizialak deituta, ofizioz nahiz alderdi batek eskaturik. Kasu guztietan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko zaio enpresari. Eskubide hori baliatu behar duten langileen kasuan, gomendagarria da enpresari ahalik eta azkarren abisatzea, errazago har daitezen egoki diren antolamendu-neurriak.

18. Behar-beharrezkoa den denbora, jaioaurreko azterketak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, aginduzko informazio eta prestakuntza saioetara joateko eta egokitasun deklarazioaren aurreko aginduzko txosten psikologiko eta sozialak egiteko, betiere lanaldiaren barrenean egin behar badira. Jaioaurreko azterketetan, enpresek txanda aldaketa erraztuko dio haurdun ez den gurasoari, bera ere probetara joan dadin.

19. Seme-alaba izan, adopzioan edo harreran hartuz gero, Langileen Estatutuaren 45.1.d) artikuluarekin bat, bularreko haurra zaintzeko, bederatzi hilabete egin arte, langileek eskubidea izanen dute ordubetez lanetik kanpo egoteko, nahi badute bi zatitan banatuta. Ume baten baino gehiagoren erditze, adopzio edo harrera kasuetan, baimenaren denbora modu proportzionalean handituko da. Eskubideaz baliatzen denak, hala nahi badu, eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordeztu dezake, helburu berbererako, edo denbora hori lanaldi osotan pilatzen ahal du, Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluan zehaztu bezala.

Atal honetan biltzen den baimena langileen eskubide indibiduala da, eta eskubidea gauzatzea ezin zaio aldatu beste guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-egileari. Langileak zehaztuko ditu haurrari bularra emateko baimenagatiko lanaldi murrizketaren orduak eta epea, haren ohiko lanaldiaren barnean. Langileak, lanaldi arruntera itzuli behar duenean, hamabost egun lehenago abisatuko dio enpresaburuari. Desadostasunik baldin badago enpresaburuaren eta langilearen artean, haurrari bularra emateko baimenaren epe eta orduen gainean, jurisdikzio eskudunak ebatziko ditu, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 139. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

20. Semeak edo alabak, behar baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik, ospitaleraturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubete ateratzeko. Orobat, lanaldia gehienez 2 ordu murrizten ahalko dute, eta lansaria ere proportzioan murriztuko zaie.

21. Bularra emateko baimena, egunean bi zatitan banatu beharrean edo murrizketa egunean ordu erdiz metatu beharrean, egun jarraituetan metatzen ahalko da, ordu 1 eguneko, eta guztira 12 lanegun izanen dira. Baimen horrek ez du eraginik izanen enpresan jarraitzeagatiko osagarrian.

22. Baimena premiazko familia arrazoiengatik. Langileak eskubidea izanen du urtean 4 egunez lanera ez joateko, ezinbesteko arrazoiengatik, baldin eta beharrezkoa bada senideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia arrazoiengatik, eritasun edo istripu bat dela-eta ezinbestekoa denean berehala bertaratzea. Halakoetan, absentziaren arrazoia egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da beti.

23. Erreferentzia egiten zaio Langileen Estatutuaren 48 bis artikuluari. Langileek guraso baimena hartzeko eskubidea izanen dute seme-alabak zaintzeko nahiz harreran urtebetetik gora hartutako adingabea zaintzeko, adingabeak zortzi urte bete arte.

Lizentzietan ezkontzari eta/edo ezkontideari buruzko aipamenak aplikatuko zaizkie, halaber, legez erregistratuta dauden izatezko bikoteei edo bikote egonkorrei, baldin eta gertaera eragilea baino gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi izan badira.

Artikulu honetako 2. zenbakian araututako lizentziaren kasuan izan ezik, lizentzia gertaera eragiletik lehenbiziko lanegunean zenbatzen hasiko dela adierazten den kasuetan, erreferentzia hori ulertu behar da gertaera eragilea jaiegunean edo asteko atseden-egunean gertatzen den kasuetarako, baina ez da izanen halakorik balizko gertaera eragilea gertatzen bada langilea oporretan, bajan, beste lizentzia batean, ordaindu gabeko baimenean edo antzeko beste egoeraren batean den bitartean, kasu horretan ez baitago lizentzia hartzeko eskubiderik.

Lizentzia sortzen duen egitatea gertatzen den unean abiatzen da egitate eragilea. Alabaina, langileak bere txandaren zati bat baino ez badu bete, egitate eragilea gertatu eta biharamunetik aurrera kontatuko da lizentzia, eta orduak berreskuratzen ahalko dira arduradunarekin adostuta.

Lizentzia horiei, salbu eta 9. epigrafean eta 11. epigrafetik 19.era bitartekoetan aipatutakoei (biak barne), bi egun gehituko zaizkie langileak lekuz aldatu beharra baldin badu, betiere lantokiaren eta destinoko tokiaren arteko distantzia 200 km-koa edo handiagoa bada, joaneko bidaian.

18. artikulua. Bestelako baimenak.

Enpresako Zuzendaritzak lanetik kanpo egoteko baimen ordainduak ematen ahalko ditu, aurreko klausulan aipatutakoak ez beste arrazoi batzuengatik.

Horrelako egun bateko edo gehiagoko baimenak, lehen-lehenik, bosturtekoei dagozkien lizentzia egunen kontura konpentsatuko dira, horrelakorik jasotzeko eskubiderik bada.

19. artikulua. Lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.

–Urrutiko lana:

Zerbitzua eta ekoizpena bermatzen badira, enpresak beharrezko tresna informatikoak egokituko ditu, eta gehienez 10 ordu malgutuko ditu astean urrutiko lanerako, enpresak funtzionamendu arrunterako zehazten dituen arauei jarraituz. Langileen alderdiari kontsultatuko zaio.

Berdintasun planarekin bat etorriz, eta bizitza pertsonaleko, familiarreko eta laneko eskubideak erantzunkidetasunez baliatzeari dagokionez, helburua da bermatzea bai emakumeek bai gizonek lana antolatzeko sistema bat dutela, denbora, espazioak eta baliabide komunak erabiltzeko aukera berberekin.

IV. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

20. artikulua. Ordainsarietako kontzeptuak.

Lantegiko langileei kontzeptu hauengatik ordaintzen ahalko zaie:

–Eguneko eta/edo orduko lansaria.

–Antzinatasun osagarria.

–Lan toxiko, nekagarri edo arriskutsuko osagarria.

–Gaueko lanaren osagarria.

–Aparteko orduen zenbatekoa.

–Lotura plusa.

–Gaueko deiaren osagarria.

–Irteera plusa, kanpoko muntaketako langileentzat.

–Makina automatikoen plusa.

–Uztaileko aparteko haborokina.

–Iraileko aparteko haborokina.

–Eguberrietako aparteko haborokina.

–Mozkinen haborokina.

–Bidaia-dietak.

–Desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntzak.

–Bajako diru-ekarpen osagarriak.

–Erretiroko edo baliaezintasuneko diru-ekarpena.

–Ahaideentzako diru-ekarpena.

–Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

–Seme-alaben jaiotzagatiko diru-ekarpena.

–Pintura laneko plusa.

–Txandako arduradunaren plusa.

–Distantzia plusa.

–Lanpostuko osagarria.

–Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria.

–Hileko osagarria/ad personam plusa.

–Gaueko lana oporretan.

–Gaueko lana urteko oporretan.

–Oporretako nekagarritasun, toxikotasun eta arriskuaren plusa.

–Taldeburuaren lanpostuaren osagarria.

–Larunbatetako laugarren txandaren plusa.

–Igande eta jaiegunetako laugarren txandaren plusa.

Bulegoetako langileei kontzeptu hauengatik ordaintzen ahalko zaie:

–Hileko soldata.

–Antzinatasuneko osagarri pertsonala.

–Gaueko lanaren osagarria.

–Aparteko orduen zenbatekoa.

–Gaueko deiaren osagarria.

–Uztaileko aparteko haborokina.

–Iraileko aparteko haborokina.

–Eguberrietako aparteko haborokina.

–Mozkinen haborokina.

–Bidaia-dietak.

–Desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntza.

–Bajako diru-ekarpen osagarriak.

–Erretiroko edo baliaezintasuneko diru-ekarpena.

–Ahaideentzako diru-ekarpena.

–Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

–Seme-alaben jaiotzagatiko diru-ekarpena.

–Lotura plusa.

–Distantzia plusa.

–Lanpostuko osagarria.

–Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria.

–Hileko osagarria/ad personam plusa.

21. artikulua. Soldata-igoerak.

Hitzarmenaren indarraldirako soldata-igoerak honako hauek izanen dira:

–2024. urtea: soldata-igoerarik gabe.

–2025. urtea: soldata-igoerarik gabe.

–2026. urtea: %3 soldata-kontzeptu guztietan.

2024-2026 urteetarako aurreikusitako igoera horiek izateko, enpresak etorkizuneko industria planeko puntuak bete behar ditu. (72. art.).

Soldata-igoera eraginkorra izan dadin, erabaki da beharrezko izapideak egitea Industria Siderometalurgikoaren Hitzarmen Kolektibo Autonomikoaren lehen xedapen gehigarria aplikatzeko, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluari dagokionez.

Estatuko erreferentziako KPIa jasota egonen da Liebherr Internacional-en web-orrian (https://tradingeconomics.com/), eta bat etorriko da estatuko erakunde ofizialekoarekin. KPIa adierazitako urte bakoitzean negatiboa bada, ulertuko da KPIa %0 balitz bezala konputatuko litzatekeela urte horretarako adostutako igoera, ondorio ekonomikoetarako.

22. artikulua. Ordainsarien taula.

2024-2025-2026 urteetako ordainsarien taulak jasota daude 1. eranskinean (lantegiko langileak) eta 2. eranskinean (bulegoetako langileak).

Plan industriala lortzen ez bada eta hitzarmen honen indarraldiaren hurrengo urteetako ordainsarien taulak berrikusi behar badira, kasuan kasuko KPI historikoak ezagutu ondoren berrikusiko dira.

23. artikulua. Lantegiko langileen antzinatasuneko osagarria arautzea.

Osagarri hau bosturtekotan oinarritzen da, kopuru mugarik gabe.

Honela banatuko da taulan adierazitako urteko zenbatekoa:

–31 egun, mozkinen haborokina ordaintzeko.

–30 egun, uztaileko haborokina ordaintzeko.

–30 egun, iraileko haborokina ordaintzeko.

–30 egun, eguberrietako haborokina ordaintzeko.

Gainerakoa zati berdinetan banatuko da urteko 365 egunen artean.

24. artikulua. Bulegoetako langileen antzinatasuneko osagarria arautzea.

Osagarri hau bosturtekotan oinarritzen da, kopuru mugarik gabe.

Antzinatasuneko hilabeteko osagarria ere aparteko lau haborokinetan ordainduko da.

25. artikulua. Aparteko orduen zenbatekoa.

Ezinbestez egin beharreko aparteko orduak, ezbeharrei aurrea hartzeko edo kalteak konpontzeko beharrezkoak direnak, bai eta antzeko kasuetan ere, baldin eta aparteko ordu horiek ez egiteak enpresari edo hirugarrenei kalte nabarmen eta larriak badakarzkie, eta lehengaiak galtzeko arriskua dagoenean, ohiko balioaren %175 ordainduko dira.

Gainontzeko aparteko orduek, zeinek bere kategoriako %150eko balioa izanen dute.

Diru kopuruak 1. eta 2. eranskinetako tauletan ageri dira.

Balio horiei bosturtekoei dagokiena gehituko zaie.

Lanpostu toxiko, neketsu edo arriskutsuetan egiten diren aparteko orduak aurreko paragrafoetan adierazitako prezioan sorraraziko dira, aparteko ordu bakoitzari dagozkion plusen zati proportzionala gehituta, zenbat diren ere ordu horiek eta lanaldi erdia baino gehiago edo gutxiago izan.

Bulegoetako langileen orduak asteko lanalditik asteko 42 ordura bitartekoak badira, ez dira aparteko ordutzat hartuko, kontuan hartuta eguneko lanaldian programatu gabeko etenaldiak daudela, laburrak eta berreskuraezinak (kaferako, bazkarirako eta abarretarako atsedenaldiak), benetako lanalditzat jotzen direnak. Arau horrek ez du indargabetzen asteko 40 orduko lanaldiaren zenbaketa, ulertzen baita azaldutako arrazoiengatik benetako 40 ordukoa dela; izan ere, hor ez dira kontuan hartzen programatu gabeko atsedenaldiak. Departamentuko zuzendariak eskatzen badio langile bati, Giza Baliabideen zuzendariak baimendu ondoren, aparteko orduak egiteko, aurreko paragrafoan adierazitakotik kanpo, ordu horiek hitzarmen honen 25. artikuluaren arabera konpentsatuko dira. Konpentsazioa atseden-denbora izanen da, langilea eta departamentuko zuzendaria ados jarrita aukeratuta. Akordiorik ez badago, ordu horiek egin eta hurrengo lau hilabeteetan hartuko dira.

Eguneko lanaldia gainditzen duten orduak prestakuntzarako badira, ordu bakoitza ordu batekin konpentsatuko da, betiere enpresak prestakuntza behar badu.

26. artikulua. Lotura plusa.

Langilea larunbat, igande edo jaiegunen batean, hur-hurreko ezbeharrei aurrea hartzeko edo istripuak, matxurak edo kalteak konpontzeko lanera joatera behartua dagoen kasuetan, langile horri "lotura plus" bat ordainduko zaio; horren zenbatekoa 5. eranskinean ageria da.

Osagarri hau aparteko orduen diru-zenbatekoarekin bateragarria da.

27. artikulua. Gaueko deien osagarria.

Gaueko deiaren osagarria ezarri da kategoria guztietarako, ateraldi bakoitzeko eta 22:00etatik 06:00etara bitarteko dei berezietarako; haren balioa 5. eranskinean jaso da.

Osagarri hau aparteko orduen diru-zenbatekoarekin bateragarria da.

28. artikulua. Gaueko lanaren osagarria.

22:00etatik 06:00etara arituz gero, gaueko lanaren osagarria ordainduko zaie 6. mailatik 11. mailara (biak barne) bitarteko bulegoetako langileei eta lantegiko langileei, hala badagokio, lan egindako ordu bakoitzeko. Osagarri horren zenbatekoa 1. eranskinean jasota dago.

29. artikulua. Uztaileko, iraileko eta eguberrietako aparteko haborokinen gaineko arau komunak.

Aparteko sari horiek kasuan kasuko urtean lan egindako denboraren arabera ordainduko dira.

Kasuan kasuko eranskineko soldata-tauletan ezartzen den zenbatekoa ordainduko da.

30. artikulua. Lantegiko eta bulegoetako langileentzako mozkinen haborokina arautzea.

Aurreko urteko ekitaldi ekonomikoari dagozkion mozkinen haborokina urteko apirilaren 1a baino lehen likidatuko zaie lantegiko langileei. Sari hori kasuan kasuko ekitaldiko 31 soldata-eguni eta antzinatasunari dagokiena adinakoa izanen da.

Aurreko urteko ekitaldi ekonomikoari dagozkion mozkinen haborokina urteko apirilaren 1a baino lehen likidatuko zaie bulegoetako langileei. Sari hori kasuan kasuko ekitaldiko 31 soldata-eguni eta antzinatasunari dagokiena adinakoa izanen da.

Sari hau kasuan kasuko urtean lanean emandako denboraren arabera jasoko da, eritasunaren edo istripuaren ondoriozko bajan emandako denbora barne hartuta.

31. artikulua. Hilabeteka ordaintzea.

Adostu da hilean ordainketa bakarra egitea langile guztiei. Hilabeteko azken egunean eginen da, edo aurrekoan, hura jaieguna baldin bada.

Horretarako, plan berriaren arabera egiten den lehen ordainketarako, gutxi gorabeherako kalkulua eginen da ordainsari kontzeptu guztietarako, eta PFEZaren, gizarte aseguruen eta abarrekoen zenbatekoak kenduko dira, hauek ere gutxi gorabehera.

Hurrengo hilabeteetan arau berari jarraituko zaio. Hala, gutxi gorabeherako hurrengo ordainketa egiten denean, lansarien ordainagiri ofiziala emanen da aurreko hilabeteko likidazio zehatzarekin, eta agiri horretan adieraziko da bakoitzari zenbateko diferentzia positibo edo negatiboa dagokion. Eta horrela, hurrenez hurren.

Eskumena ematen zaio Giza Baliabideen Departamentuari hilabeteka ordaintzeko sistema honetarako aldaketak proposa ditzan, egokiak direla uste badu; proposamen horiek Enpresa Batzordean adostuko dira.

Adostu da kontzeptua, unitate-balioa, zenbatekoa eta guztizkoa agertzea nominaren ordainagirian. Aldaketa hori hitzarmena indarrean dagoen bitartean eginen da.

Enpresaren erruz nominak ordaintzean egiten diren akatsak, langileak hala eskatzen badu, gehienez ere 7 eguneko epean ordainduko dira.

V. KAPITULUA.–ERRENDIMENDUA ETA PRIMAK

32. artikulua. Errendimendua eta primak.

Primen sistema egungo produkzio sistemara egokitzeko, alderdiek adostu zuten sistema kolektibo bat jartzea aurreko primen sistema indibidualaren ordez, beharrezkoa delakoan produkzio-sistema moderno batean, non fluxuan eta modu jarraituan lan egiten baita, definitutako abiadura uniforme batean.

Alderdiek erabaki zuten 2020ko urtarrilaren 1ean behin betiko ez aplikatzea enpresa osorako zegoen prima sistema, eta tauletako urteko diru-sarrera finko gordina handitzea (urtean 1.000 euro gordin) enpresako kategoria guztietan lantegiko langileei, baldin eta lantegiko langile guztien artean lortzen bada 122ko errendimendua, banaka eta bataz beste, CNA balorazio eskala ehundarreko sistemarekin, eta hitzarmen kolektiboaren egungo 34. artikuluan adostutako baldintzetan.

Aurrekoa gorabehera, 2020ko urtarrilaren 28a baino lehen enpresan altan dauden lantegiko langileek zenbateko bat jasoko dute, baldintza onuragarriago eta finkatu gisa, norberaren plusaren izaerarekin eta ad personam plus gisa, jasotzen ari ziren zenbatekotik dagoen aldea adinakoa. Jasotzen ari ziren zenbateko hori 130eko edo 132ko errendimenduari zegokion lantegiko langileen kasuan, akordioa sinatzean 130etik gora baitzegoen, eta errendimendu horren lanaldi-ehunekoa %50etik gorakoa zen 6. gakorako, aurreko bi urteetan, akordio hau sinatu arte indarrean egon den prima sistemari jarraituz.

Ad personam plus osagarri hori 12 hilekotan banatuta ordainduko da, eta etorkizunean eguneko edo orduko oinarrizko soldatarako adosten den igoera bera izanen du.

Bulegoetako langileen kasuan, erabaki da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera behin betiko utziko zaiola egungo urteko produkzio prima aplikatzeari. Orobat, erabaki da tauletako urteko diru-sarrera finko gordina handitzea bulegoetako langileei, enpresako kategoria guztietako tauletan, tauletan urteko produkzio prima gisa agertzen den zenbatekoarekin.

33. artikulua. Errendimendurako konpromisoa.

Lantegiko langileek konpromisoa hartu dute nork bere ohiko errendimendua nahita ez gutxitzeko eta gogo guztia produktibitatea hobetzen jartzeko.

34. artikulua. Gutxieneko errendimendu bermatua.

122ko gutxieneko errendimendu bermatua adosten da (pertsona bakoitzaren bataz besteko jarduera indibiduala 60 lanegunean), CNA balorazio ehundarreko eskalaren arabera, Liebherr Industrias Metalicas SA enpresan duen aplikazioari jarraituz.

Gutxieneko errendimendu bermatu hori betetzen ez bada, falta oso astuna izanen da diziplina araubidearen arabera.

59 urtetik gorako pertsonentzat, enpresak konpromisoa hartu du bakoitzaren errendimendua berrikusteko.

35. artikulua. Denborak berrikustea.

1. Batzordea ados dago berrikusi behar direla gaur egun garabi modelo guztietako eta beste osagai batzuetako lanak egiteko ematen diren denborak.

Denborak berrikuste horrek puntu hauetan izanen du eragina:

a) Lan kronometratuetan, metodoak dezenteko aldaketa izan duenean.

b) Kalkulatu baina kronometratu ez diren denboretan, nahiz lan prozesuan agertu.

c) Kronometratu gabeko behin-behineko denboretan.

d) Arau zaharretatik heldu diren denborei garabi modernoetan erabiltzen diren arauak aplikatuko zaizkie.

Enpresak eskura dituen eta egokitzat jotzen dituen tresnak (kronometrajea edo 3M) erabiliko ditu lan denborak ezartzeko, mantentzeko eta eguneratzeko, betiere adostutako arauak betez gero.

2. Kronometrajeetarako akordioak.

a) Kronometrajea egin aurretik, horren berri eman behar zaio produkzio batzordeari edo haren kideren bati. Ahal den guztietan, lanpostuan normalean aritzen dena kronometratuko da, lehentasunez kontratu mugagabea duen pertsona bat, hori posible baldin bada.

Kronometrajea egin aurretik, lanpostua baldintza egokietan dagoela egiaztatuko da, eta lan metodoa ezarriko da.

Kronometrajea bukatutakoan, aparteko ezer egon ez bada, langileari jakinaraziko zaio zenbat denbora egon den bertan, eta laburpen-orrian erregistratuta geratuko da.

Desadostasunen bat egonez gero, Kalitate Departamentuaren presentzia eskatzen ahalko da.

b) Kronometrajeetan, handitze koefizienteak izanen dira gaur egun LIMen indarrean daudenak:

–Esmerilarekin edo errotalinarekin egiten diren lanak: 124 + jardueraren apreziazioa.

–Zubi-garabia manipulatzea: 139,08.

–Soldadura lana: 139,08.

–Makina automatikoko lana: 139,08.

–Eskuzko lanak: 114 + jardueraren apreziazioa.

–Prozesu bakoitzari eta eskulaneko lanpostu guztiei aplikatutako nekearen koefizientea 114 izanen da, hau da, 67 minutu, barne daudela programatutako etenaldiak eta beharrizan fisiologikoetarako denbora, lanaldi osoan eta egungo lanaldiarekin.

–Handitze koefiziente horiek produkzio batzordean berrikusten ahalko dira.

c) Kronometrajearen azterketa amaitzen denean, Ingeniaritzako Ekoizpenaren Departamentuak laburpen-orri bat emanen dio arloko arduradunari. Orria produkzio batzordearen eskura egonen da, baita kasuan kasuko langilearen eskura ere, kopia bat emanen zaio eta.

Kontzeptu hauek sartuko dira kronometrajeetan, gutxienez:

–Kodea, fasea eta lanpostua.

–Langilearen izena eta kronometrajearen data.

–Presentziaren denbora osoa, presentzia aktiboa, denbora deskontatua, halakorik balego, eta dagokion arrazoia.

–Eragiketa bakoitzean izandako denbora, handitze ehunekoarekin.

–Hautemandako batez besteko jarduera.

–Denbora estandarra.

3. 3Mrako akordioak:

3M analisiak egin aurretik, plangintza bat bidaltzea batzordeko kideei.

Ahal den guztietan, lanpostuko ohiko langilea grabatuko da, plantillako langilea izanen dena.

Ezin bada plantillakoa izan, batzordeko kideei azalduko zaie, eta nori eta noiz eginen zaion jakinaraziko zaie, grabaziora joan ahal izateko.

Grabazioa Ingeniaritzako Ekoizpenaren Departamentuak aztertuko du, eta, ondoren, azterketa horren eta haren gorabeheren laburpena eginen da. Langilearekin aztertuko da, neurri zuzentzaileak adosteko, halakorik beharko balitz, baita lan-metodoa eta behin betiko denbora ere.

Bi alderdiak ados jartzen ez badira, gaia produkzio batzordera eramanen da. Organo horretan ere adostasunik lortuko ez balitz, kronometrajea proposatuko litzateke.

Kalkulatzeko araua izanen da eragiketaren benetako denbora x 1,22. Kasuren batean eragiketaren erritmoa nabarmen anomaloa balitz, batzorde horretan aztertuko litzateke afera.

4. Hori guztia errazago ulertzeko, jarduera baloratzeko prestakuntza jaso dute produkzio batzordeko kideek, Ingeniaritzako Ekoizpenaren Departamentuko langileek eta Ekoizpenaren Departamentukoek.

VI. KAPITULUA.–GIZARTE PRESTAZIOAK

36. artikulua. Osagarria, lana ondoezagatik utziz gero, edo medikuen kontsultara joateagatik langilearen bizilekuari dagokion udal mugartean edo ondoko udalerrian.

Kasu horretan, enpresak eguneko eta/edo orduko soldata ordainduko dio langileari, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Kontsultaren iraupena agiri bidez justifikatzea.

37. artikulua. Osagarria, laneko istripuaren edo eritasun profesionalaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren kasuan.

Lantegiko langileek, kontzeptu hori dela-eta, Gizarte Segurantzaren prestazioen eta azken hiru hilabeteetan erabat likidatutako batez besteko diru-sarrera errealen %100aren arteko aldea jasoko dute.

Bulegoetako langileek, kontzeptu hori dela-eta, Gizarte Segurantzaren prestazioen eta azken hiru hilabeteetan erabat likidatutako batez besteko diru-sarrera errealen %100aren arteko aldea jasoko dute.

Enpresak artikulu honen aurreko paragrafoetan erabakitakoa ordainduko du; betiere, hurrengo baldintzak betez gero:

1.–Norberak baja eta alta medikoaren egoeraren berri ematea enpresari, legez ezarritako epeetan, non ez den ezinezkoa egiaztatutako arrazoi batengatik.

2.–Osasun zerbitzuaren bisitak eta enpresaren ikuskariak onartuko ditu etxean arrazoizko orduetan. Orobat, osasun zerbitzuak telefonoz deitzen ahalko dio langileari.

3.–Betiere, eria lehenbailehen sendatzeko gure osasun zerbitzuak emandako aginduak beteko ditu.

38. artikulua. Osagarria, eritasun arruntaren edo lanez kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren kasuan.

Langileak Gizarte Segurantzaren prestazio ofiziala jasotzen duen bitartean, enpresak diru-osagarri bat ordainduko dio lansari guztien %100era iritsi arte, betiere eriak lehenbailehen osatzeko ezartzen diren neurriak betetzen baditu, baita baldintza hauek ere:

1. Norberak baja eta alta medikoaren egoeraren berri ematea enpresari, legez ezarritako epeetan, non ez den ezinezkoa egiaztatutako arrazoi batengatik.

Eria lehenbailehen sendatzeko sistema publikoak eta enpresaren osasun-zerbitzuak emandako aginduak betetzea.

2. Sendaketa zaildu edo atzeratzen duten lan, jarduera edo horrelakorik ez egitea.

Arau horiek urratuz gero, osagarri hori galtzeaz gain, bidezko zehapenak ezarriko zaizkio.

39. artikulua. Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko luzapen kasuko osagarria, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 131 bis artikuluan araututako kasuetan.

Kasu horietarako, prestazio ofizialen gaineko osagarri bat ezarri da, aldi baterako baja hartzean langileak jasotzen zuen lansari likidoaren %100era iritsi arte.

40. artikulua. Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialeko kasurako osagarria.

Langileren bat, dela laneko istripuagatik, dela eritasunagatik, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialaren egoeran deklaratzen badute ofizialki, enpresak beste lanpostu bat esleituko dio –ezinduak ohiko eraginkortasuna lortzeko moduko lanpostu bat, ahal baldin bada– eta Gizarte Segurantzaren prestazioak ez zaizkio murriztuko.

41. artikulua. Erretiroa hartzean edo ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia dagoenean eginen den diru-ekarpena.

Legez ezarritako gutxieneko adina dutenean erretiroa hartzen duten langile guztiek 5. eranskinean adierazitako kapital-ekarpen bat jasoko dute.

Ezarritako kapitaletik kenduko da erretiro hartzean ordaindu gabe dagoen aldea.

Aipatutako baldintzak betetzen diren kasuan, 5. eranskineko zenbatekoari eutsiko zaio "ad personam" berme gisa, hau da, erretiroa legez ezarritako gutxieneko adinarekin hartzen dutenentzat edo, 60 urterekin, klausula honen tituluan adierazitako ezintasun egoeraren batean deklaratzen direnentzat.

Adin hori baino lehen ezintasun horietako bat dutenei diru kopuru bat ordainduko zaie (5. eranskinean adierazitakoa) LIEBHERR Industrias Metálicas SAn zerbitzuan egindako urte bakoitzeko, baina erretiroaren diru-ekarpena inoiz gainditu gabe.

Lan urte bakoitzeko 5. eranskinean adierazitako diru kopurua jaso ondoren, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoan dagoen langileren bat enpresan berriro sartzen baldin bada desgaitasunak dituztenentzat gordetako lanposturen batean, LIEBHERR Industrias Metálicas SAk enpresan baja hartu zuenean zegokion antzinatasuna gordeko dio langileari, eta horren arabera dagokion diru-zenbatekoa lanbide kategoria berriko soldataren arabera kalkulatuko da. Lan urte bakoitzeko langileari emandako dirua aurrerakin gisa konputatuko da, interesdunari legokiokeen "erretiroko diru-ekarpenaren" kalkulua egiten zaion unean, edo lanerako erabateko ezintasun iraunkorra deklaratuz gero, ezintasun saria kalkulatzen denean.

Kalkulu hori LIEBHERR Industrias Metálicas SAn egiaztatua duen antzinatasun osoa aintzat hartuta eginen da.

Sei hilabetetik gorako lana egiazki egindako urtetzat hartuko da.

Hemendik aurrera erretiroa hartzen dutenei ere 5. eranskinean adierazitako diru-kopurua ordainduko zaie lan egindako urte bakoitzeko, baina erretiroa hartzeko legezko gutxieneko adinera artekoak baino ez dira konputatuko. Bestalde, 5. eranskinean adierazitako diru kopurua mantentzen da "ad personam" berme gisa gehienez jaso daitekeena.

42. artikulua. Lantegiko eta bulegoetako langileen senideen aldeko diru-ekarpena.

Jardunean zela hildako langileren baten legezko jaraunsleek 5. eranskinean adierazitako diru kopurua jasoko dute enpresan zuen antzinatasun urte bakoitzeko; gehienezkoa ere aipatu eranskinean ezarri da.

43. artikulua. Desgaitasuna edo zeliakia duten seme-alabengatiko laguntza.

Ofizialki desgaitasun aitortua duen seme edo alaba bakoitzeko, enpresak laguntza emanen dio kasuko langileari, 5. eranskinean adierazitako hileko zenbatekoarekin.

Ulertzen da pertsona batek desgaitasuna duela %33tik gorako urritze fisikoa, sentsoriala edo psikikoa duenean. Zerbitzu publiko eskudunek erabakiko dute horrela deklaratu edo ez eta haren portzentajea.

Orobat, seme-alaba zeliakoak hitzarmen honen ondorio ekonomikoen barrenean sartzen dira, nahiz aurreko baldintza ez bete. Dena dela, etorkizunean lehen paragrafoan ezarritako baldintza betez gero, plus bat bakarra hartzen ahalko dute. Lehen paragrafoan ezarritakoa bete gabe, hura kobratzen dutenei ere aplikatuko zaie arau hori.

Enpresak aukera izanen du aldian behin desgaitasuna edo eritasun zeliakoaren egiaztagiria eguneratzeko eskatzeko.

44. artikulua. Ezkontzagatiko diru-ekarpena.

5. eranskinean kontzeptu horretarako adierazitakoa izanen da langileei ezkontzeagatik eginen zaien diru-ekarpena.

Diru-ekarpen horiek ezkondu ondoren enpresan baja hartzen ez duten langileentzat dira.

Orobat erabaki da diru-ekarpen hori behin baino ezin dela jaso enpresarekin den lan harreman osoan.

45. artikulua. Seme-alaben jaiotzagatiko eta/edo adopzioagatiko diru-ekarpena.

Enpresan sei hilabete baino gehiago egin duten langileek 5. eranskinean adierazitako diru kopurua jasoko dute haur bakoitzaren jaiotzeagatik edo adopzioagatik.

46. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.

Bizi aseguru kolektiboko poliza kontratatuko da, 6.010 euro inguruko kapital aseguratua estaliko duena jardunean den langile bakoitzeko.

Jarduneko langileek bizi aseguru kolektiboaren kuota ordaintzen hartuko dute parte, 0,36 euro hilean, eta kapital aseguratua 6.010 eurokoa izanen da.

Bi alderdiak ados daude enpresak ezin duela inoiz langile pasiboak aseguru honetan sartu.

47. artikulua. Banakako istripuetarako aseguru kolektiboa.

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikoaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren 53. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

48. artikulua. Prestakuntza.

Hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek, oharturik zer garrantzia duen enpresa barrenean etengabeko prestakuntzak zein ikastunen lanbide heziketak, neurri hauek erabaki dituzte:

–Ikastunen lanbide heziketa:

Enpresak barneko prestakuntza babestuko du.

Lanbide heziketa horretan LIM barreneko prestakuntza praktikoa sartzen da, baita prestakuntza teorikoa ere, hala enpresa barnean nola kanpoko erakundeen bidez.

–Etengabeko prestakuntza:

Departamentu edo atal bakoitzeko beharren arabera, enpresak langileak prestatuko ditu, haientzat erabat doan diren ikastaroen bidez.

Enpresak konpromisoa hartzen du prestakuntza eta birziklatze ikastaro teknikoak sustatzeko langileentzat, espezifikoak lanpostu bakoitzeko.

Enpresak proposatutako prestakuntza ikastaroak, ahal dela, lan-ordutegian eginen dira, eta, ezinezkoa bada, lanaldia gainditzen duen denbora metatzen ahalko da, gero ordu bat hartzeko ordu bakoitzeko.

Berdintasun planaren arabera, prestakuntzak genero-ikuspegia zabalduko du Liebherreko pertsona guztien artean. Enpresak berdintasunarekin duen konpromisoa sozialki ikusarazteko, aukera-berdintasunaren arloko prestakuntza eta/edo sentsibilizazio ekintzak eginen dira langileentzat.

49. artikulua. Korriturik gabeko maileguak.

Enpresak korriturik gabeko maileguen funts bat badu langileentzat; hain zuzen ere, zentsuan dagoen langile kopurua bider 77 euro egitetik ateratzen dena.

Mailegua gehienez 1.000 eurokoa izanen da eta mailegua eman eta, beranduenez, ondoko hemezortzi hilabeteetan itzuli beharko da.

Langile bakoitzak gehienez ere bi mailegu hartzeko eskubidea du 4 urteko epean, maileguaren funtseko diru kopuruak horretarako ematen badu, betiere.

50. artikulua. Enpresan jarraitzeagatiko osagarria.

Enpresan jarraitzeagatiko osagarria (EJO) ezarri da plantilla osorako, hitzarmen honek indarra duen bitartean, eta 5. eranskinean adierazi da haren hilabeteko diru kopurua, ezarri eta itundutako hilabeteko lanaldia erabat betetzen duela frogatzen duen langile bakoitzerako, 6. eranskinean araututakoaren arabera.

EJO hori urteko hamabi hilabeteetan aplikatuko da hitzarmen honek indarra duen bitartean.

"EJOan eragina duten kontzeptuak" izeneko eranskinean zehazten da zer kontzeptuk duen eragina EJOaren ordainketan.

Hitzarmen honetan gaineratzen da EJOak ez duela eraginik izanen seme-alabak jaiotzeagatik eta zaintzeagatik egiten den kontratuaren etetean (amatasuna eta aitatasuna), indarrean dagoen legeriak aurreikusitako aldian. Era berean, bularra emateko baimenak ez du eraginik izanen EJOan.

Ituna sinatzen duten alderdiek absentismo mailak dezente jaistea bilatzen dute, gure industria sektorean arruntak direnen parean uzteko.

Horretarako, bi alderdiak elkarrekin ariko dira iruzurra borrokatzen, enpresaren osasun zerbitzua eta Metalaren PHan ezarritakoaren barrenean beharrezkotzat jotzen diren neurriak adostuz eta bultzatuz.

Lan harremana hasten edo amaitzen denean, edo aldizkako langile finkoen jarduera-aldiak hasten edo amaitzen direnean, lan egindako egunen arabera ordainduko da EJOa.

51. artikulua. Ordena, segurtasun eta kalitate osagarria.

Bi alderdiak bat datoz aipatu jarduera eremuetako bakoitza hobetu behar dela, enpleguaren egonkortasuna bermatuko duen enpresa lehiakorra lortuko bada.

Horretarako, enpresak 9.015,18 euro jartzen ditu hilabetero enpresako langile guztien artean banatzeko, hitzarmena sinatzen denetik aitzina eta hark indarra duen bitartean eta urteko berrikuspenik gabe.

Dena dela, enpresaren eta batzordearen artean partekatzen diren aldian behineko berrikuspenen bidez, poltsa ekonomiko horretatik ez betetzeak deskontatuko dira, egungo baremoaren eta Jarraipen Batzordearen balorazioaren arabera.

Enpresak hasieran jarritakoaren eta ez betetzeengatiko penalizazioen arteko aldea banatuko da, azkenik, hilabetean langile guztien artean.

Enpresaren eta batzordearen ordezkariek osatutako jarraipen batzorde paritarioa sortzea erabaki da, osagarri honen portaera gauzatzeko.

52. artikulua. Lan Osasuna.

1. Laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketan sartuta dago, maila guztiak barne direla, istripuaren arriskua eta laneko eritasunarena ahalik eta gehiena murrizteko. Hauek dira garatuko diren jarduerak:

Segurtasun eta Osasun Batzordearen bilerak hiru hilean behin.

Prebentzioko ordezkarien, Osasun Zainketaren Zerbitzuaren eta Prebentzioko koordinatzailearen bilerak, hilabetean behin, honako hauetarako:

–Arrisku egoeren azterketa.

–Lanpostuetako arriskuen ebaluazioa.

–Langileen ohar idatzien ebaluazioa.

–Prebentzioaren kultura langileen artean hedatzea.

–Istripuen eta gertakarien ikerketa.

–Istripuen estatistiken analisia.

Ataleko arduradunen, Osasun Zainketaren Zerbitzuaren eta Prebentzioko koordinatzailearen bilerak, hiru hilean behin, honako hauetarako:

–Prebentzio jardueraren plangintza.

–Prebentzioaren helburuak.

–Prebentzioaren kultura langileen artean hedatzea.

–Ekintza zuzentzaileak garatzea.

–Istripuen eta absentismoaren estatistikak.

Prebentzioko koordinatzaileak deiturik, Prebentzioko ordezkarien, Ataleko arduradunen eta Osasun Zainketaren Zerbitzuen arteko bilera bereziak, premiazko arazoak gertatzen direnean:

–Osasunaren Zainketa garatzea, prebentzioko jardueran planifikatutakoaren arabera.

2. Enpresak konpromisoa hartzen du lantegiko nabeetako klimatizazio-sistema berrikusteko, egoki mantentzeko eta hobetzeko. Horren barnean sartuta dago urteko berrikuspena eta uda baino lehenagoko prestaketa.

3. Absentismoa zuzentzeko konpromisoa.

Sinatzen duten alderdiek behar diren mekanismoak ezartzea erabaki dute gaur egungo absentismo indizeak gutxitzeko, haien arrazoiak aztertzeko eta hura murriztuko duten teknikak ezartzeko.

4. Fisioterapeuta.

Enpresak fisioterapeutarengana joatea bultzatuko du baldintza hauetan:

–Enpresako osasun zerbitzuak ikus-onetsi eta baimenduko du.

–Enpresak aukeratuko du fisioterapeuta.

–Lan ordutegitik kanpo joanen da harengana, fisioterapeuta itunduaren lokalera.

–Langileak 5 euro ordainduko du saio bakoitzeko. Enpresak gainontzekoa ordainduko du. Urtebetearen buruan, enpresako absentismo orokorra %1 gutxienez murrizten bada eritasun eta istripuzko gertaeretan, langileak hurrengo urtean ez du deus ordaindu beharko. Formula horrek horrela jarraituko du urtero, absentismoaren arabera.

–Enpresak, absentismo jaitsierako emaitzen zain eta fisioterapeutarengana joaten direnen kopuru jaitsieraren zain (osasun zerbitzuak baibaitaki zenbat joaten diren), hamar mila euroko muga jarri du urterako, baina kopuru hori handi daiteke absentismo jaitsieraren emaitza zein den ikusita.

–Hitzarmena sinatu eta 2 hilabeteko epean, gehienez ere, ituna eginen da fisioterapeutarekin.

5. Ingurumena: Osasun Batzordea arduratuko da ingurumenari loturiko gaiak integratzeaz.

6. Oporraldian goizeko txandan lan egiteari emanen zaio lehentasuna. Enpresak antolamenduz erabakitzen dituen lanpostuetan, bi txandatan lan eginen da. Kasu horretan, armatze- eta soldatze-lanpostuetan edo osasun batzordean urtero adostasunez zehazten diren lanpostuetan, 28 ºC-tik aurrera, lanpostu horietan aritzen direnek atseden hartu eta ura edaten ahalko dute denbora-tarte labur batez atsedenguneetan, sirena jo ondoko etenaldien artean.

Segurtasun eta osasun batzordeak termometroak jarriko ditu instalazioan banatuta, haien kokapena adostutakoan. Hori guztia 2025eko ekainaren 1a baino lehen eginen da.

7. Fitxaketa-erlojuak: fitxaketa-erloju bat aldatuko da ebaketa/armatzearen eremuan, lantegiko irteeran, edozein langilek fitxatu ahal izateko.

8. Aparkalekua: Mugikortasun Jasangarriari buruzko 4/2022 Foru Legearen 47. artikuluan ezarritako mugikortasun plana garatuta, karga elektrikoko estazioak gaituko dira ibilgailu, motor, bizikleta eta patineteetarako bi aparkalekuetan.

Bulegoetako langileen aparkalekuan motozikletak, bizikletak eta patineteak aparkatzeko lekuak berrikusiko dira.

53. artikulua. Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.

Liebherren barnean eta kanpoan emakumeekiko eta gizonekiko errespetuaren kultura sortzeko, sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoera baten aurrean arduraz jokatzeko eta Liebherreko pertsona guztiek genero-ikuspegia jasotzen laguntzeko, enpresak berdintasunarekin duen konpromisoa sozialki ikusarazteaz gain, honako neurri hauek hartuko dira kontuan, besteak beste:

–Protokolo bat egitea sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak prebenitzeko eta egoera horietan jarduteko.

–Prestakuntza ematea jazarpen-salaketak jaso eta haiei arreta emateko arduradun izendatutako pertsonei.

–Sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak prebenitzeko eta egoera horietan jarduteko protokoloa zabaltzea.

–Langile berrien harrera planean sartuta dago sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak prebenitzeko eta egoera horietan jarduteko protokoloa.

–Prozedura bat egitea genero-indarkeriaren aurrean jarduteko.

54. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak laneko arropa emanen die langileei.

VII. KAPITULUA.–LANEKO BIDAIAK

55. artikulua. Bidaiako dieten balioa.

Bidaiako dieten zenbatekoak 4. eranskinean jasota daude.

56. artikulua. Atzerriko bidaiaren gastuen likidazioa egiteko arauak.

Izandako gastuengatik eginen da bidaia orrien likidazioa, haien ordainagiriak aurkeztuta; aurreko hori gorabehera, 4. eranskinean adierazitako eguneko dieta izanen da, justifikatzea zail diren gastuak, hala nola, hiri barreneko joan-etorriak, gosariak, prentsa, etab. konpentsatzeko.

57. artikulua. Gastuen likidazioa.

a) Likidazioak bidaia-gastuen inprimakietan aurkeztuko dira. Zuzeneko arduradunari emanen zaizkio, bidaia amaitu eta aste bateko epean gehienez ere. Enpresak gastuen oharra ordainduko du, ezinbestean, astebeteko epean gehienez, entrega egiten denetik hasita, baldin eta zuzena bada.

b) Likidazioak pertsonalak dira eta ezin dituzte barne hartu gastu kolektiboak, horien izaera berezia dela eta bestelakorik egitea egokia denean izan ezik.

c) Diru-kopuru bat hartzen ahalko da Kutxa Zerbitzutik, gastuei aurre egiteko aurrerakin gisa.

d) Joan-etorriaren aurrerakin bezala eskatutako zenbatekoak ezin du izan aurreikus daitezkeen gastuen %30 baino handiagoa.

e) Gastu-orriak departamentu edo zerbitzuko zuzendari edo buruari aurkeztuko zaizkio, oniritzia eman eta sina ditzan; nahitaezko baldintza da hori Kutxa Zerbitzuan orri horiek kudeatzeko. Zuzendariak edo buruak, gastu-orriari oniritzia emanda, bere gain hartzen du beharrezko egiaztapenak egiteko bidaiaren beharra eta eraginkortasuna, iraupena eta bisitatuko lekuei dagokienez, bai eta ezohiko gastuei buruzkoak ere, zenbatekoak egokiak direla bermatuz.

Buruak ez badio oniritzia ematen gastu-orriari, lehenbailehen emanen dio horren berri ukitutako langileari.

58. artikulua. Kanpoko muntaketako langileak.

Kanpoko muntaketako langileek (lehengo "muntatzaileak"), Liebherr Industrias Metalicas SAren esparruan lanean ari direnean, enpresaren ohiko ordutegia izanen dute.

Kanpoko muntaketako langile horiek beste enpresa batzuetan ari direnean lanean, unean-unean lan egiten ari diren enpresetako ordutegiak beteko dituzte.

Irteera plusa, kanpoko muntaketako langileentzat, Espainian aritzeko:

Plus horrek 5. eranskinean ezarritako zenbatekoa izanen du, egun oso bakoitzeko, kategorien arteko alderik gabe.

Irteerak lau ordukoak edo laburragoak badira, plus erdia ordainduko da, eta irteera lau ordutik gorakoa bada, plus osoa.

Irteera plusa, kanpoko muntaketako langileentzat, atzerrian aritzeko:

Atzerrira irtendako egun bakoitzeko, kanpoko muntaketako langileek "Finkoa egunean, guztira" kontzeptuan, ordainsarien taulan haien kategoriarako ageri den diru kopurua jasoko dute irteerako plus gisa.

Joan-etorrietarako orduak.

Bidaiaren orduak ez dira aparteko ordu gisa zenbatuko, joan-etorri gisa baizik, eta indarrean dagoen ordainsariari eutsiko zaio.

Baimen ordainduak.

1. 200 km-ra edo urrunagoko etenik gabeko muntaketa-lan baten ondoren beren ohiko lantegira itzultzen diren kanpoko muntaketako langileek eskubidea izanen dute ordaindutako baimen-egun bat izateko kanpoan eman duten igande bakoitzeko, lehen igandea izan ezik.

2. 1. atalean ezarritako arauei jarraikiz ematen diren baimenak, atzerrian egindako lanengatik, ezin izanen dira ordaindutako 4 egunetik gorakoak izan.

3. Kanpoko muntaketako langileak enpresatik kanpo lanean ari direnean eta aurreikusi ezin den arrazoi larriren batengatik lantokira itzuli behar dutenean, honako hauen ondorioz:

–Langilearen, anai-arreben edo seme-alaben ezkontza,

–Emaztea edo izatezko bikotekidea erditzea, seme-alaben jaiotza (adopzioa edo harrera barne).

–Ezkontidearen, gurasoen, seme-alaben edo anai-arreben heriotza.

–Gurasoen, seme-alaben, anai-arreben edo ezkontidearen egiaztatutako eritasun larria.

Enpresak ordainduko ditu garraiobide erregularren bidezko joan-etorriek eragindako gastuak eta horretarako behar duen denbora.

VIII. KAPITULUA.–BESTE GAI BATZUK

59. artikulua. Urruntasun plusa.

Kendu egin da "lantegirako joan-etorria" kontzeptua.

1999ko irailaren 17 arte LIMen plantillan zeudenek badute eskubidea urruntasun plus hori kobratzeko, "ad personam" bermea baita.

60. artikulua. Laugarren txanda.

Laugarren txandari eutsiko zaio mantentze-lanen atalerako; horrek 17 jaiegun ematen ditu langile bakoitzeko urtean.

Laugarren txanda hori mantentze-lanetako langileentzat bakarrik izanen da. Beste atal batzuetan laugarren txanda aplikatu behar bada, aldez aurretik adostu beharko da Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean.

5. eranskinean jaso dira kontzeptu horren araberako diru kopuruak. 4. txandako plusari 20 euro gehituko zaizkio larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, kontzeptu horretarako 2018. urterako ezarritako zenbatekoarekin alderatuta.

Kontzeptu hori jasotzean ez dago lotura plusik.

Mantentze-lanen ataleko langile bakoitzak bere nagusi hurrenarekin hitzartuko ditu opor egunak eta lan egindako larunbat, igande eta jaiegunen ordaineko egunak.

Premiazko eta prebentzioko matxurengatik astean zehar egin ezin diren aparteko orduak ez dira sartuko urtean ordaintzen diren aparteko 80 orduen barnean.

61. artikulua. Pintura ataleko akordioa.

Aplikazio eremua: atal horretako pinturako langileei eragiten die, ez baldin badaude pinturako robotaren akordioari atxikita.

Pieza txikiak pintatzeko karrusela eta egitura handiak pintatzeko instalazioa.

–Aipatu atal horretan, bada taldean lan egiteko sistema bat, prima komuna duena.

–Txanda bakoitzaren ogitarteko 20 minutuak txandaka hartuko dira, ez dadin egitura handien instalazioa inoiz gelditu.

–Txanda bakoitzak instalazioetan lanean ematen duen denbora 8 ordukoa da. Norbera txukuntzeko ordu laurdena 8 ordu horietatik aparte da eta extra gisa ordainduko da; bestela, denboraren truke.

–Pintura instalazioko denborak "horiz pintatzeko" denborak dira, prozesurik mantsoena baita.

–"Horiz pintatzeko" instalazioko denbora kronometratu errealak aplikatuko dira.

–Norberaren beharretarako ezarri diren denborak zeinek bere aldetik hartzen ahalko ditu taldearen antolaketaren barrenean.

–Enpresaren asmoa da pintura, garbiketa, inprimazio eta pintura horiko langileak egonkorrak izatea.

–Akordio honetatik aparte ezarriko da pinturako prestakuntza ez duten langileek ikasteko behar duten denbora.

–5. eranskinean jasotako plusa ezarri da lan sistema honetan parte hartzen duten langileentzat.

–Pintura atala behartua dago instalazioan gertatzen diren gorabehera guztien berri ematera.

62. artikulua. Makina automatikoetarako akordioa.

Aipatzen diren makina automatikoak txanda bakoitzeko 8 orduetan etengabe funtzionamenduan eta errendimendu onenekin izatea du xede akordio honek; izan ere, inbertsio handia egin da haiek eskuratzeko, funtsezko garrantzia dute produkzio prozesuan eta bolumen eta autonomia handia dute.

Izen hauekin ezagutzen dira une honetan aplikatzen ari diren makina automatikoak:

–Soldadurako robota (I.G.M.).

–Soldadura automatikoa (LANTEC).

–Mandrinatzeko makina (COLGAR).

Akordio hau ezarriko diren makina berrientzat ere bada, hemen aipatu laneko ezaugarri berak badituzte.

Aipatutako xedea lortu aldera, hau da, makina horiek etengabe eta errendimendurik onenean funtziona dezaten, egunero lanpostu horietan aritzen diren beharginek, beren lanaldia makina horietan ematen duten bitartean, ogitarterako atsedenaldia eta langileak izan ditzakeen beste atsedenaldi batzuk (komunera joateko, kafea) makinen produkzio prozesura egokitu beharko dituzte, piezek horretarako aukera ematen dutenean; hortaz, baliabide akustikoen bidez iragartzen den ogitarteko geldialdia ez da haientzat izanen. Bestetik, makina ondoan egin beharko dute atsedenaldi hori, makina inoiz bistatik galdu gabe. Ez da aldaketarik langile bakoitzak ogitarteko atsedenaldirako guztira duen denboran.

Enpresak, "zainketa" lana eta deskribatu den makinen funtzionamendua konpentsatzeko, 8 euro gordineko plusa emanen die egunero (euro gordin bat orduko) lan horretan aritzen diren langileei, lanaldi osoa lanpostu horretan eman badute, aurreko paragrafoan idatzitakoaren arabera, edo eman duten denborari proportzioan dagokiona. Geldialdi teknikoak, izan daitezkeen matxurak barne, lanean aritutako denboratzat hartuko dira, langilea bertan egon bada.

Honela eginen dira laneko parteak:

–Makinaren laneko partea, non egindako lana eta matxurak, horrelakorik bada, jasoko baitira.

–Langilearen laneko partea, non egin dituen lan guztiak azalduko baitira, eta makinaren proiektua.

Metodoen Departamentutik bi fasetan banatuko da, makinaren lana (denbora erreala) eta manipulazio lana (koefiziente guztiak aplikatuta). 3 xehetasun.

–Mandrinatzeko makina:

  • Makinaren partea: piezen mekanizatua eta makinaren matxurak.
  • Langilearen partea: zamalanak, kalibrazioa egiaztatzea, etab.

–Robota:

  • Makinaren partea: piezen soldadurak eta makinaren matxurak.
  • Langilearen partea: zama-lanak, ezkutuko kordoiak, egiturak muntatzea, galandak kurbatzea, haria aldatzea, etab.

–Soldadura automatikoa:

  • Makinaren partea: piezen soldadurak eta makinaren matxurak.
  • Langilearen partea: zamalanak, kordoi loturak berrikustea, haria aldatzea, etab.

63. artikulua. Pinturako robotaren langileentzako akordioa.

Pintura atalaren barrenean, pintura automatikoko (pinturako robota) beharginen funtzionamendua arautzea du xede akordio honek.

Berriki pinturako robota erosi eta instalatzeko egin den inbertsioak, produkzioaren prozesuan duen garrantziak eta instalazio horrek eskatzen duen egokitzapenak eta funtzionamendu berriak ekarri dute akordio hau, instalazioa lehiakorragoa izanen bada.

Ondoren azaltzen dira akordio horren funtsak.

Pinturako robotarekin aritzen diren langileei eragiten die.

Ukitutako langileek 2. mailako ofizial/3. mailako kategoriari dagozkion soldata eta gainontzeko sariak jasoko dituzte, roboteko lana egiten hasten direnetik, eta kategoria hori eskuratuko dute, ondorio guztiekin, atal eta lanpostu horretan sei hilabete egiten dutenean.

Orobat, robota makina automatikoa denez, makina automatikoetarako akordioan araututakoari jarraituko zaio, eta makina automatikoen plusa jasoko dute; hartan arautu eta erabakitakoari jarraituko zaio.

Txanda bakoitzak 8 orduko lanaldia izanen du pintura instalazioan. Hurrengo txandarekin erreleboa egiteko, ez dute zertan bi langileek bertan egon beharko; izan ere, bat bere burua garbitzera joan daiteke. Hortaz, ordu laurden baten erdia izanen da norberak bere burua garbitzeko denbora, ordainketari edo denborarekin konpentsatzeari begira.

Akordio honen bidez irentsi eta konpentsatzen da pinturaren plusa, ez baita sorrarazi eta ordainduko.

Atal honetako langileak dira lanaren eta instalazioaren funtzionamendu egokiaren erantzuleak, bai baliabide materialei bai giza baliabideei dagokienez, pintura instalazioan.

64. artikulua. Diziplina araubidea.

Honako arauen bidez laneko giro egokia mantendu nahi da elkarbizitza ona izateko eta enpresaren ordenamendu teknikoari eta antolaketari eusteko, baita langileen zein enpresaren eskubide eta interesak bermatu eta defendatzeko ere. Enpresaren antolamenduaren barnean sartzen dira kanpoko araudi aplikagarriak, hala nola enpresaren barneko araudia (jokabide kodea, arrisku penalak prebenitzeko eskuliburua, DBEO, Trade Secret Information, ordenagailuaren erabilerari buruzko IT segurtasun-politika, social media guidelines eta etorkizunean ezar daitezkeenak). Horiek ez betetzeak kontratuko onustea haustea dakar, barneko arauak urratzen ez baditu.

Enpresako zuzendaritzak zilegi du langileen ekintzak edo ez-egite zigorgarriak zehatzea, kontratuan ezarritako lan betebeharrak betetzen ez direnean, hurrengo ataletan ezartzen diren falten mailaketaren arabera betiere.

Enpresari dagokio zehapenak ezartzea, zuzendaritzarako ahalmena erabiliz, akordio honetan ezarritako moduan.

Falten zehapenak idatziz jakinarazi beharko zaizkie langileei, data eta arrazoiak adierazita.

Enpresak falta astun edo oso astunengatik ezartzen dituen zehapen guztien berri emanen die langileen legezko ordezkariei.

Zehapena ezarririk, haren datatik hirurogei egun iragan arte luzatzen ahal da bete gabe.

Falten mailakatzea.

Langileek egiten dituzten falta guztiak honela sailkatuko dira, garrantziaren edo asmoaren arabera: arina, astuna edo oso astuna.

Falta arinak.

Honako hauek dira falta arinak:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz gehienez hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea, hilabetean egun batez.

c) Lanera joanen ez dela ez jakinaraztea, aurretiaz edo, bidezkoa denean, hurrengo hogeita lau orduen barrenean, hori egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.

d) Zerbitzutik edo lanpostutik denbora laburrerako alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, baldin eta horren ondorioz pertsonei edo gauzei kalte handi samarra egiten bazaie.

e) Langilearen ardurapean dauden ekipoak eta laneko materiala zaindu edo mantentzeko narriadura arinak.

f) Enpresaren bezeroak edo hornitzaileak adeitasunez eta arretaz ez hartzea.

g) Bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea enpresari, horrek lantokiko beste pertsona batzuei edo enpresari kalterik edo arazorik ekartzen badie.

h) Langilearen familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan ondorioak izan ditzaketenak, ez komunikatzea behar den garaian.

i) Beren eginkizunetan arauz ari diren nagusiek emandako aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonei edo gauzei kalte edo arriskurik ekartzen ez badie.

j) Ohiko lanaldiaren barnean egiten diren prestakuntza ikastaro teoriko edo praktikoetara ez joatea, bidezko arrazoirik izan gabe.

k) Lantokiko beste pertsona batzuekin, bezeroekin edo hornitzaileekin eztabaidatzea lanaldiaren barruan.

l) Noizean behin mozkortuta edo drogak hartuta egotea lanean.

Falta astunak.

Falta astunak honako hauek dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz baino gehiagotan hilabetean, bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea bi egunetik lau egunera, hilabete baten barnean. Aski izanen da lanera behin bakarrik huts egitea, horrek langile baten txandari eragiten dionean edo lanera ez joatearen ondorioz enpresari kalte nabaria egiten zaionean.

c) Zerga kontuetan edo Gizarte Segurantzan eragina izan dezaketen datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez aipatzea.

d) Lanorduetan jolasean edo denbora pasa ibiltzea, behin eta berriz eta laneko martxa kaltetuz.

e) Langilearen ardura dutenen aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonengan edo gauzetan ondorio larria baldin badakar.

f) Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza, beste langileengan arrazoizko arrangura sorrarazten duenean eta enpresak aurrez ohartarazi badio.

g) Beste langile baten lekua hartu eta laneko sarrerako edota irteerako erregistroak eta kontrolak aldatzea.

h) Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan, baina, horren ondorioz, pertsonengan edo gauzetan kalte larririk sortu gabe.

i) Enpresaren baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, eta norberarentzat edo beste batentzat erabiltzea enpresako tresnak, erremintak, makinak edo ibilgailuak, lanorduetatik kanpo bada ere.

j) Falta arinak (puntualtasun falta kenduta) egitea behin eta berriz, mota desberdinetakoak izanik ere, hiru hilabetean, langileari zehapena jarri bazaio.

k) Langileen sexu askatasunaren kontrako edozein eraso, hala nola ahoz zein egitez iraintzea eta pertsonen intimitatea edo duintasuna ez errespetatzea.

l) Mozkortuta egotea edo ohikoak ez diren drogak kontsumitzea, horrek lanean eragin negatiboa badu edo langileen laneko segurtasunaren eta osasunaren babes mailan kalte edo arrisku bat eragiten badu. Langilea goian aipatu egoeretan dagoelako zantzuak ageri direnean, enpresako osasun zerbitzuak edo, bestela, enpresak izendatzen duen medikuak egin beharreko azterketa onartu beharko du. Azterketa horiek egitean langilearen duintasuna eta intimitatea ahalik eta gehien errespetatuko dira eta bertan egonen da langileen legezko ordezkari bat edo, hori lantokian ez badago, enpresako beste langile bat; ahal izanez gero, betiere.

Falta oso astunak.

Falta oso astunak honako hauek dira:

a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hamar aldiz baino gehiagotan hilabete batean, edo hogei aldiz baino gehiagotan urtebetean.

b) Lanera hiru egun jarraian huts egitea, edo bost egun tartekatutan hilabete batean.

c) Agindutako kudeaketan iruzurra, leialtasun eza edo konfiantza-abusu egitea eta beste langileei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lokaletan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.

d) Eritasun edo istripuaren itxurak egitea. Adierazitako edozein arrazoi dela-eta langilea bajan egonik, edozein lan egiten aritzea, bere nahiz besteren kontura, lan arloko arau-haustetzat hartuko da. Halaber, falta oso astuntzat joko da istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro.

e) Zerbitzutik edo lanpostutik alde egitea bidezko arrazoirik gabe denbora laburrerako bada ere, baldin eta horrela enpresari edo beste langile batzuei kalte handi samarra ekartzen bazaie, segurtasuna arriskuan jartzen bada edo istripuren bat eragiten bada.

f) Enpresako sekretuak, nahitaez isilpean gorde beharrekoak, haustea edo bortxatzea.

g) Enpresari lehia desleiala egitea zenbait jardueraren bidez.

h) Ohiko edo itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

i) Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu falta agertzea goragoko arduradunei edo haien senideei, bai eta lantokiko langileei eta enpresaren hornitzaile eta bezeroei ere.

j) Falta astun bat egin ondoren, bi hilabeteren barnean gehiago egitea, mota desberdinetakoak izan arren, zehapena jaso badute.

k) Laneko edozein gaitan goragoko arduradunen esanak edo aginduak ez betetzea, horrek enpresari edo lankideei kalte nabarmena eragiten badie, salbu eta zuzendari, nagusi edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jarduten dutenean, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta langilearen kaltetan.

l) Sexu askatasunaren kontrako erasoak, langilea menpekoa dela aprobetxatuz egiten direnak, edo egoera pertsonala nahiz lanekoa dela-eta bereziki ahulak diren pertsonei egiten zaizkienak.

Zehapenak.

Ondoren azaltzen dira aipatutako faltengatik langileei ezartzen ahal zaizkien zehapen handienak:

a) Falta arinengatik: idatzizko kargu hartzea.

b) Falta astunengatik:

–Idatzizko kargu-hartzea.

–Bi egunetik hogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

c) Falta oso astunengatik:

–Idatzizko kargu-hartzea.

–Hogeita bat egunetik hirurogei egunera bitarte enpleguz eta soldataz gabetzea.

–Kaleratzea.

Preskripzioa.

Faltek epe hauetan preskribatuko dute, mailaren arabera:

a) Falta arinak: hamar egun.

b) Falta astunak: hogei egun.

c) Falta oso astunak: hirurogei egun.

Aipatutako falten preskripzio epea enpresak gertaeren berri izaten duenean hasiko da kontatzen eta, betiere, gertatu eta handik sei hilabeteren buruan.

Agintekeria.

Zuzendaritzak, arduradunek edo erdi-mailako kargudunek egin litzaketen agintekeriak falta oso astuntzat hartuko ditu enpresak, eta horren arabera zigortuko ditu.

Arduradun batek agintekeriaz jokatu duela ulertuko da egintza arbitrarioren bat burutzen badu, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta menpeko bati kalte nabarmena eginez. Behin arau-haustea egiaztaturik, enpresako zuzendaritzak zehapena ezartzeko neurririk hartzen ez badu, langile kaltetuak legezko ordezkariei jakinaraziko die, eta haiek egokitzat jotzen dituzten ekintzak gauzatzen ahalko dituzte.

65. artikulua. Osteak.

Bi alderdiak kezkatuta agertu dira hainbat erreminta, makina, gauza pertsonal, etab. ebatsi direlako eta, hortaz, barne erregelamendu bat ezartzea erabaki dute egintza horien aurka, hitzarmen honetan jasotzeko, beste enpresa batzuetan egin diren antzeko esperientzietan oinarrituta.

–Guztiz debekatua dago edozein motatako produktu, erreminta, aparatu edo material bidegabe eskuratzea, enpresarena izan edo langile, hornitzaile edo bisitariena izan.

–Aldian behin eta ausaz erregistroak eginen dira armairuetan eta autoetan, lantegi ondoan.

Horren gaineko edozein faltari edo armairuak edo autoak irekitzea galarazteari zehapena jarriko zaie, kaleratzea barne.

Konstituzioa eta Langileen Estatutuaren 18. artikulua guztiz errespetatuz eginen dira aurreko paragrafoetan aipatu diren gauzen erregistroak.

66. artikulua. Erretiro partziala eta errelebo-kontratua.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean (2024-2026), enpresak konpromisoa hartzen du hiru urte horietan erretiro partzialean egon daitezkeenek horretarako egiten dituzten eskaera guztiak onartzeko, betiere horrekin handitzen ez bada konpainiako langile guztien kopurua.

Langileek, halaber, erretiro partziala hartzeko unean legez ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Erretiro partziala hartzeko, indarrean dagoen legeriak une bakoitzean baimentzen duen gehieneko lanaldi-murrizketa hartuko da, salbu eta enpresaren eta kasuan kasuko langilearen artean bestelakorik adosten bada.

Enpresaren eta erretiro partziala hartu duen langilearen artean adostuko da nola banatu erretiro partziala hartu duen langilearen lanaldia. Adostasunik ez badago, lanaldia etenik gabe eginen da erretiro partzialeko egoera hasten denetik aurrera. 2025. urteko kasuetan, errelebo-kontratuak/kontratu partzialak 10 hilabeteko epean eginen dira, erretiroa hartzeko legezko egunetik hasita.

Langileak ez du inola ere lanaldi luzeagoa eginen kontratazio partzialetarako legez ezarritakoa baino, 2024ko kasuetan izan ezik, baldin eta hitzarmena sinatzen den egunean lanaldi hori beteta badute.

Bestalde, langile batek behar den adina betetzean 2026an erretiro partziala hartzen badu baina bere lanaren ehunekoa 2027ra arte luzatzen bada, errelebo-kontratua sinatuko du, nolanahi ere, 2026ko abenduaren 31 baino lehen.

Legeak baimentzen badu, aldizkako langile finkoek lehentasuna izanen dute errelebo-kontratua betetzeko, salbu eta kontratazio berrietarako gaitasun berriak eskatzen badira, eskatzen ez direnak aldizkako langile finkoen lanpostuetarako.

Enpresak berdintasunarekin duen konpromisoa sozialki ikusarazteko, berdintasun planean adostutako kontratazio-irizpideak hartuko dira kontuan.

Enpleguaren eskaintzetan agerian jartzea enpresak aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa.

Lehentasuna ematea emakumeak kontratatzeari gizonak gehiengoa diren lanpostu, lanbide-talde edo departamentuetan (baldintza berdinak izanda edo lanposturako eskatzen den gutxienekoa beteta).

Hautaketa-prozesuak egiteko ardura duten pertsonak berdintasunaren arloan prestatzea eta sentsibilizatzea.

Artikulu honen indarraldia 2024tik 2026ra bitartekoa da, eta ez da aplikatuko 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, salbu eta pertsona batek hitzarmen honen indarraldian errelebo-kontratu bat lortzeko legez dagokien adina betetzen badu.

67. artikulua. Enplegu batzordea.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean kontratazio berriak egiteko baldintzak kudeatzeko, enpresak konpromisoa hartzen du urte horietan enplegu batzordeari eusteko, kontratazio-irizpideak berdintasun planaren arabera berrikusi eta egiaztatzeko.

Batzorde horren kide izanen dira hitzarmen hau sinatu duen Enpresa Batzordeko hiru kide, Enpresa Batzordeak izendatuko dituenak, eta enpresak dagokionean izendatuko dituen hiru kide.

68. artikulua. Enpleguari eusteko baldintzak.

Enpresak konpromisoa hartzen du enplegu-erregulazioko espedienterik (EEE) ez egiteko, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan adierazitako baldintzetan, ezinbesteko kasuetan edo hondamendietan izan ezik, hitzarmena indarrean dagoen bitartean, 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra.

Enpresak eskura dituen tresna guztiak agortuko ditu, ezinbesteko kasu batean enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu aurretik.

Hori saihestu ezin bada eta ezinbesteko kausengatik enplegu-erregulazioko espediente bat aurkezten bada, Enpresa Batzordearekin negoziatu beharko da, eta antzinatasun-hurrenkera hartu beharko da kontuan. Langileek, negoziazio-aldian, alde bakarrez deitzen ahalko dute enpresa akordio batera iristeko beharrezkotzat jotzen diren bilera guztietara.

69. artikulua. Berdintasun plana.

Gaur egun, berdintasun plan bat dago, aurreko hitzarmena sinatu zenean egin zena. Plan horri lotzen gatzaizkio. Honako gai hauek ukitzen ditu planak:

–Hautapen eta kontratazio prozesuak.

–Lanbide sailkapena.

–Prestakuntza.

–Lanbide-sustapena.

–Lan baldintzak, gizonen eta emakumeen arteko soldata-auditoretza barne.

–Erantzunkidetasuna, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko eskubideei dagokienez.

–Emakumeen ordezkaritza neurriz beherakoa.

–Ordainsariak.

–Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.

Hitzarmen honen testua egokitu eta/edo aldatu da behar diren puntu eta ataletan, berdintasun plana onestearen eta aplikatzearen ondorioz.

Berdintasun batzorde bat sortu da, gerta daitezkeen ekintza guztien jarraipena egiteko.

70. artikulua. Hitzarmena ez aplikatzea.

Gai horri dagokionez, Langileen Estatutuko 82.3 artikuluan araututakoa eta Nafarroako Industria Siderometalurgikoaren Hitzarmena beteko da.

71. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa.

Langileen Estatutuaren 85.3c artikuluan ezarritakoari jarraituz, unean uneko legeria indarduna aplikatzea erabaki dute alderdiek, lan baldintzak funtsean aldatzeko negoziazioan sor daitezkeen desadostasunak ebazteko.

72. artikulua. Etorkizuneko industria plana.

–RTGak: Enpresak konpromisoa hartzen du 10 RTGren ekoizpena ekartzeko eta 2025erako Nafarroako instalazioan ezartzeko. 2025eko abenduaren 31rako, enpresak ez badu eredu hori ezarri eta 10 RTGen ekoizpena finkatu ez badu 2025. urte osorako, enpresak soldata-taulak eguneratu beharko ditu, eta 2026ko urtarrilean Estatuko 2023ko KPI errealari dagozkion atzerapenak ordaindu beharko dizkio plantilla osoari.

–91K proiektua: Enpresak konpromisoa hartzen du proiektua ekartzeko eta abian jartzeko. 2026ko abenduaren 31rako proiektua ezarrita ez badago eta ekoizpen finkaturik ez badu Nafarroako instalaziorako, enpresak taulak eguneratu beharko ditu, eta 2027ko urtarrilean Estatuko 2024ko KPI errealaren balioari dagozkion atzerapenak ordaindu beharko dizkio plantilla osoari.

–2025eko inbertsioak: Enpresak hurrengo urterako aurreikusitako inbertsioak bermatzen ditu, 4 milioi eurokoak, besteak beste, honako hauetan:

  • Mekanizazio-zentroa.
  • 1. nabea handitzea (egungo karpa eremua).
  • Soldadura-robota.
  • Errail, polipasto eta zubi-garabien azpiegitura 4. nabean.
  • 5 zubi-garabi ordeztea.
  • Pickingerako biltegi automatikoa.
  • Automuntaketako pieza birakarietarako manipulatzailea.
  • Combilift berria barne-piezetarako.

Hemen jasotako inbertsioak egin ezean, enpresak taulak eguneratu beharko ditu, eta 2026ko urtarrilean Estatuko 2025eko KPI errealaren balioari dagozkion atzerapenak ordaindu beharko dizkio plantilla osoari.

IX. KAPITULUA.–AZKEN KLAUSULAK

73. artikulua. Hitzarmen honen konputu orokorra.

Hitzarmen hau prestazio eta kontraprestazioen multzo orokorra da, bai lansariena bai bestelakoena; beraz, lege edo itun mailako beste edozein araurekin erkatzean multzo eta konputu orokor horri begiratu beharko zaio, eta ez da zilegi arau bakoitzetik alde dagoena hartu eta kontra dagoena baztertzea.

Orobat, hitzarmen honetako baldintzek lege edo itun mailako edozein arautan ezar daitezkeen hobekuntzak irensten dituzte.

74. artikulua. Zuzenbide osagarria.

Hitzarmen honek jasotzen ez duen hartan, Nafarroako Industria Siderometalurgikoaren Probintziako Hitzarmenean ezarritakoari jarraituko zaio.

75. artikulua. Interpretazio eta Zaintzarako Batzorde Mistoa.

Hitzarmenaren Interpretazio Batzorde Paritarioa eratzen da, baita Langileen Estatutuaren 85.3.e) artikuluan jasotako arazoetarako ere; sinatzen duten sindikatu bakoitzeko kide batek, lan arloko kide gisa, eta enpresako bi kidek, hitzarmena sinatzen duten pertsonen artetik, osatuko dute.

Batzorde Paritario horrek alderdietako edozeinek eskatuta eginen du bilera, desadostasunak izaten direnean (banakakoak edo taldekakoak) hitzarmen honen nahiz Langileen Estatutuaren 85.3.e) artikuluan araututako gainerako gaien interpretazioaren edo betetzearen gainean. Halakoetan, ebazpen bat hartu beharko du zazpi eguneko epean.

Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten alderdietako baten kide guztien sinadurak bildu beharko dira.

Planteatzen diren auziak bi alderdiek adostuta ebatziko dira. Bestela, lan erakundeetara eramaten ahalko dira.

Gatazka kolektiborik sortzen bada hitzarmenaren interpretazioari edo aplikazioari buruz, batzorde paritarioak esku hartu beharko du gatazka organo judizial eskudunaren aurrean formalki planteatu aurretik.

76. artikulua. Xedapen indargabetzailea.

Hitzarmen hau aurreko enpresa hitzarmen eta itun guztien ordezkoa da.

1. ERANSKINA.–LANGILEEN SORTZAPENAK (2024)

KATEGORIA

EGUNEKO SOLDATA

HABOROKINAK

DIRU-SARRERA

FINKOAK,

URTEKO GORDINA

URTEKO

BALIOA

BOSTURTEKOAK

EGUNEKO BALIOA
BOSTURTEKOAK

TOX. PLUSA
EGUNEAN

GAUEKO TXANDAREN ORDUROKO PLUSA

APARTEKO ORDUAK

URTEKO DIRU-SARRERA GORDIN
ALDAKORRAK

%1,50ean

%1,75ean

Uztaila

Iraila

Eguberriak

Mozk.

ESPEZ. / 1. MAILA %85

59,845

1.715,70

1.715,70

1.715,70

1.772,89

28.763,23

538,25

0,21

8,91

3,51

25,20

29,40

30.603,77

ESPEZ. / 1. MAILA

70,405

2.018,47

2.018,47

2.018,47

2.085,75

33.839,16

633,24

0,25

8,91

3,51

29,51

34,43

35.679,64

3. M. OFIZ./2. MAILA

71,442

2.049,57

2.049,57

2.049,57

2.117,88

34.342,85

675,68

0,26

8,95

3,51

29,95

34,94

36.183,39

2. M. OFIZ./3. MAILA

73,629

2.115,17

2.115,17

2.115,17

2.185,68

35.405,64

712,62

0,28

9,03

3,51

30,88

36,02

37.246,18

1. M. OFIZ./4. MAILA

75,972

2.185,46

2.185,46

2.185,46

2.258,31

36.544,34

775,40

0,30

9,16

3,51

31,87

37,18

38.384,88

ARDUR. T./5. MAILA

73,629

2.115,17

2.115,17

2.115,17

2.185,68

35.405,64

712,62

0,28

9,03

3,51

30,88

36,02

37.246,18

1. M. OFIZ. ESP /6. MAILA

78,103

2.249,39

2.249,39

2.249,39

2.324,37

37.579,98

798,65

0,31

9,44

3,51

32,77

38,24

39.420,52

URTEA

HILABETEA

LANP. OSAG.

1.498,40

124,87

Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria

342,14

28,51

GUZTIRA:

1.840,54

153,38

LANGILEEN SORTZAPENAK (2025)

KATEGORIA

EGUNEKO SOLDATA

HABOROKINAK

DIRU-SARRERA

FINKOAK,

URTEKO GORDINA

URTEKO

BALIOA

BOSTURTEKOAK

EGUNEKO BALIOA

BOSTURTEKOAK

TOX. PLUSA EGUNEAN

GAUEKO TXANDAREN ORDUROKO PLUSA

APARTEKO ORDUAK

URTEKO DIRU-SARRERA GORDIN
ALDAKORRAK

Uztaila

Iraila

Eguberriak

Mozk.

%1,50ean

%1,75ean

ESPEZ. / 1. MAILA

70,405

2.018,47

2.018,47

2.018,47

2.085,75

33.839,16

633,24

0,25

8,91

3,51

29,51

34,43

35.679,64

3. M. OFIZ./2. MAILA

71,442

2.049,57

2.049,57

2.049,57

2.117,88

34.342,85

675,68

0,26

8,95

3,51

29,95

34,94

36.183,39

2. M. OFIZ./3. MAILA

73,629

2.115,17

2.115,17

2.115,17

2.185,68

35.405,64

712,62

0,28

9,03

3,51

30,88

36,02

37.246,18

1. M. OFIZ./4. MAILA

75,972

2.185,46

2.185,46

2.185,46

2.258,31

36.544,34

775,40

0,30

9,16

3,51

31,87

37,18

38.384,88

ARDUR. T./5. MAILA

73,629

2.115,17

2.115,17

2.115,17

2.185,68

35.405,64

712,62

0,28

9,03

3,51

30,88

36,02

37.246,18

1. M. OFIZ. ESP. /6. MAILA

78,103

2.249,39

2.249,39

2.249,39

2.324,37

37.579,98

798,65

0,31

9,44

3,51

32,77

38,24

39.420,52

URTEA

HILABETEA

LANP. OSAG.

1.498,40

124,87

Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria

342,14

28,51

GUZTIRA:

1.840,54

153,38

2. ERANSKINA.–ENPLEGATUEN SORTZAPENAK (2024)

BALORAZIO-MAILAK

HILEKO SOLDATA GORDINA (12 paga)

EGUNEKO SOLDATA GORDINA

APART. HABOROKINAK

URTEKO
DIRU-SARRERA

GORDINAK

BOSTURTEKOA, URTEKO

BOSTURTEKOA, HILABETEKO

URTEKO
DIRU-SARRERA

GORDINAK

ALDAGAIEKIN

Uztaila

Iraila

Eguberriak

Martxoa

%85

1.878,17

62,61

1.851,06

1.851,06

1.851,06

1.851,06

29.942,30

629,33

39,33

31.782,84

6

2.209,61

73,654

2.177,16

2.177,16

2.177,16

2.177,16

35.226,23

740,39

46,27

37.066,77

7

2.278,15

75,938

2.245,244

2.245,244

2.245,244

2.245,244

36.318,74

805,14

50,32

38.159,28

8

2.344,51

78,150

2.310,629

2.310,629

2.310,629

2.310,629

37.376,68

826,76

51,67

39.217,12

9

2.426,67

80,956

2.393,559

2.393,559

2.393,559

2.393,559

38.718,26

846,28

52,89

40.558,80

10

2.610,56

87,019

2.572,766

2.572,766

2.572,766

2.572,766

41.617,87

860,44

53,77

43.458,41

11

2.829,76

94,325

2.788,774

2.788,774

2.788,774

2.788,774

45.112,25

867,64

54,23

46.952,79

URTEA

HILABETEA

LANP. OSAG.

1.498,40

124,87

Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria

342,14

28,51

GUZTIRA:

1.840,54

153,38

ENPLEGATUEN SORTZAPENAK (2025)

BALORAZIO-MAILAK

HILEKO SOLDATA

GORDINA

(12 paga)

EGUNEKO SOLDATA GORDINA

APART. HABOROKINAK

URTEKO
DIRU-SARRERA

GORDINAK

BOSTURTEKOA, URTEKO

BOSTURTEKOA, HILABETEKO

URTEKO
DIRU-SARRERA

GORDINAK

ALDAGAIEKIN

Uztaila

Iraila

Eguberriak

Martxoa

%85

1.878,17

62,61

1.851,06

1.851,06

1.851,06

1.851,06

29.942,30

629,33

39,33

31.782,84

6

2.209,61

73,654

2.177,16

2.177,16

2.177,16

2.177,16

35.226,23

740,39

46,27

37.066,77

7

2.278,15

75,938

2.245,244

2.245,244

2.245,244

2.245,244

36.318,74

805,14

50,32

38.159,28

8

2.344,51

78,150

2.310,629

2.310,629

2.310,629

2.310,629

37.376,68

826,76

51,67

39.217,12

9

2.426,67

80,956

2.393,559

2.393,559

2.393,559

2.393,559

38.718,26

846,28

52,89

40.558,80

10

2.610,56

87,019

2.572,766

2.572,766

2.572,766

2.572,766

41.617,87

860,44

53,77

43.458,41

11

2.829,76

94,325

2.788,774

2.788,774

2.788,774

2.788,774

45.112,25

867,64

54,23

46.952,79

URTEA

HILABETEA

LANP. OSAG.

1.498,40

124,87

Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria

342,14

28,51

GUZTIRA:

1.840,54

153,38

3. ERANSKINA.–LIEBHERR INDUSTRIAS METÁLICAS

Ikuskapen eguna: ....................................................................................................................................

Nork egina: ..............................................................................................................................................

Azken emaitza: ........................................................................................................................................

ORDENA ETA GARBITASUNA.

1

Zigarrokinak, edalontziak, ogitartekoen hondarrak lurrean

1

2

Korridoreak pieza eta materialik gabe

7

3

Aire mahukak bildu gabe

5

4

Lurrean utzitako zirgak

6

5

Eskuko makinak eta erremintak lurrean (esmerilak, estutzekoak, etab.)

8

6

Oxiebaketako eskuko mahukak bildu gabe - Bildutako botilak

6

7

Bazter utzitako plano, prozesu, zerrenda eta zapiak

2

8

Txarrantxak, txatarra, soldatzeko haria, gastatutako kontsumigarriak eta bazter utzitako euskarriak

2

9

Deskonexio elektrikoak: makinak, argiak, ordenagailuak eta ixteko giltzak lanaldi bukaeran. Itxitako ate-leihoak

9

10

Erabili gabeko dokumentu gehiegi eta desordena bulegoetan

7

Ikuskapen eguna: ....................................................................................................................................

Nork egina: ..............................................................................................................................................

Azken emaitza: ........................................................................................................................................

SEGURTASUNA.

1

Babeserako betaurrekoak ez erabiltzea: esmerila, oxiebaketa, etab)

9

2

Segurtasun-jantziak nahitaez erabiltzea: (Maskara pinturan, belarri-babesak prentsetan eta granailan. Segurtasun-uhalak)

8

3

Gaizki erabiltzen diren eslingak

8

4

Lana esekitako zamen azpian

8

5

Zamak esekita eramatea jendearen gainetik

8

6

Disolbatzaile, olio, koipe, eta abarren ontzi abandonatuak, edo behar ez bezalako ontzietan

6

7

Soldadura babesik gabeko guneetan

7

8

Eskuzko erreminta akastunak: (Mailuak, zizela, etab...)

5

9

Material edo piezak egoera arriskutsuan

9

10

Orga jasotzaileak, garabi mugikorrak: (gehiegizko abiadura, bidaiari gehiegi, etab...)

8

Ikuskapen eguna: ....................................................................................................................................

Nork egina: ..............................................................................................................................................

Azken emaitza: ........................................................................................................................................

KALITATEA.

1

Material falta

10

2

Akatsak pinturan

5

3

Akabera orokorra

5

4

Akatsak zametan

5

5

Enbalajea

5

6

Akatsak materialean

9

7

Akatsak egituretan

8

8

Behar ez bezalako soldadurak

9

9

Elektrizitate arloko ekipoa eta tresneria

7

10

Material soltea

9

4. ERANSKINA.–BIDAIA-DIETAK

2024KO BALIOAK

Behargin eta enplegatuak (6.-11. mailak, biak barne).

BAZKARIA

AFARIA

GELA ETA GOSARIA

DIETA OSOA

OSTATUAREN ETA OTORDUAREN BALIOA ESPAINIAN

ETA/EDO ATZERRIAN

30,81

24,97

70,10

125,88

Atzerriko bidaiaren gastuen likidazioa egiteko arauak.

Izandako gastuengatik eginen da bidaia orrien likidazioa, haien ordainagiriak aurkeztuta. Aurreko hori gorabehera,eguneko dieta 33,82 eurokoa izanen da, justifikatzea zail diren gastuak konpentsatzeko,hala nola, hiri barreneko joan-etorriak, gosariak, prentsa, etab.

KILOMETROAREN BALIOA NORBERAREN IBILGAILUAN EGINDAKO
JOAN-ETORRIETAN (ESPAINIAN EDO/ETA ATZERRIAN)

–Honela egin daitezke joan-etorriak:

  • Enpresaren ibilgailuetan.
  • Hegazkinez, turista klasean.
  • Trenez (1. klasean egunez, eta ohe-bagoian gauez).
  • Norberaren ibilgailuan, ibilitako kilometroen gastuen likidazioa honela eginez:
    • 0,382 euro kilometroko.

Enpresak billeteen kostua kudeatzen ez duenean, haien kostua gastuen orrian sartuko da, eta ordainagiriak erantsiko dira. Autopistako bidesariaren gastuak enpresaren kostura izanen dira, eta kontzeptu horren barrenean agertuko dira bidaia orrian.

BIDAIA-SARIAK

2025EKO BALIOAK

Behargin eta enplegatuak (6.-11. mailak, biak barne).

BAZKARIA

AFARIA

GELA ETA GOSARIA

DIETA OSOA

OSTATUAREN ETA OTORDUAREN BALIOA ESPAINIAN

ETA/EDO ATZERRIAN

30,81

24,97

70,10

125,88

Atzerriko bidaiaren gastuen likidazioa egiteko arauak.

Izandako gastuengatik eginen da bidaia orrien likidazioa, haien ordainagiriak aurkeztuta. Aurreko hori gorabehera,eguneko dieta 33,82 eurokoa izanen da, justifikatzea zail diren gastuak konpentsatzeko,hala nola, hiri barreneko joan-etorriak, gosariak, prentsa, etab.

KILOMETROAREN BALIOA NORBERAREN IBILGAILUAN EGINDAKO
JOAN-ETORRIETAN (ESPAINIAN EDO/ETA ATZERRIAN)

–Honela egin daitezke joan-etorriak:

  • Enpresaren ibilgailuetan.
  • Hegazkinez, turista klasean.
  • Trenez (1. klasean egunez, eta ohe-bagoian gauez).
  • Norberaren ibilgailuan, ibilitako kilometroen gastuen likidazioa honela eginez:
    • 0,382 euro kilometroko.

Enpresak billeteen kostua kudeatzen ez duenean, haien kostua gastuen orrian sartuko da, eta ordainagiriak erantsiko dira. Autopistako bidesariaren gastuak enpresaren kostura izanen dira, eta kontzeptu horren barrenean agertuko dira bidaia orrian.

5. ERANSKINA.–HURRENGO ARTIKULUEI BURUZKO 2024-2025 ALDIKO BALIOEN TAULA

BEHARGINAK-ENPLEGATUAK

HITZARMENEKO

ARTIKULUA

KONTZEPTUA

2024

euro

2025

euro

25

LOTURA PLUSA

32,23

32,23

26

GAUEKO DEIAREN OSAGARRIA

16,06

16,06

41

ERRET. ETA BALIAEZ. DIRU-EKAR.

13.847,97

13.847,97

41

BALIAEZ. EKARP. ADINAZ AURRETIK, URTEKO

398,30

398,30

42

AHAIDEEN ALDEKO DIRU-EKAR.

398,30

398,30

43

SEME-ALABA MINUSB. LAGUNTZA

250,87

250,87

44

EZKONTZAGATIKO DIRU-EKARP.

0,00

0,00

URTE BATEKO ANTZINATASUNA: PAGA BAT +

53,11

53,11

2 URTEKO ANTZINATASUNA PAGA BAT +

106,17

106,17

3 URTEKO ANTZINATASUNA PAGA BAT +

159,28

159,28

4 URTEKO ANTZINATASUNA PAGA BAT +

159,28

159,28

5 URTEKO ANTZINATASUNA BI PAGA +

159,28

159,28

46

SEME-ALABEN JAIOT. DIRU-EKARP.

132,78

132,78

49

KORRITURIK GABEKO MAILEGUA (ez da aldatzen hitzarmenaren indarraldian)

1.000,00

1.000,00

50

LANP. OSAG.

124,87

124,87

51

Ordena, segurtasun eta kalitatearen osagarria

28,51

28,51

59

LAUGARREN TXANDA-LARUNBATEKO PLUSA

121,41

121,41

59

LAUG. TXANDA –IGANDE ETA JAIEGUNETAKO PLUSA

143,47

143,47

60

PINTURA LANEKO PLUSA

68,16

68,16

3

TXANDAREN ARDURADUNAREN PLUSA (5.535,37 euro urtean)

575,98

575,98

57

MUNTATZAILEEN IRTEERAKO PLUSA ESPAINIAN

20,54

20,54

57

MUNTATZ. IRTEERAKO PLUSA ATZERRIAN

prezioa eguneko

prezioa eguneko

56

DIETA Bazkaria

30,81

30,81

56

DIETA Afaria

24,97

24,97

56

DIETA Logela eta gosaria

70,10

70,10

56

DIETA OSOA

125,88

125,88

Eguneko dieta atzerrian

33,82

33,82

Kilometrajea

0,38

0,38

61

MAKINA AUTOMATIKOETARAKO AKORDIOAREN PLUSA (10,12 euro/egun)/prezioa/ordua = 1,26 euro

11,74

11,74

6. ERANSKINA.–ENPRESAN JARRAITZEAGATIKO OSAGARRIAN ERAGINA DUTEN KONTZEPTUAK

2024-2026 HITZARMENA

ENPRESAN JARRAITZEAGATIKO OSAGARRIAN
ERAGINA DUTEN KONTZEPTUAK

Atzerapenak (Beti errekuperatuz)

6 hilabetean atzerapen bat, ez 2,5 ordu baino handiagoa

Tolerantzia: 30 minutu, hilean behin

Gizarte gaiak

Eragina bai

Ezkontza edo izatezko bikotea

Eragina bai

Irteera medikoak, odontologo publikoa eta pribatua barne

16 ordutik gorako ateraldia urtean

Baimen partikular ordaindugabea

Bai (enpresarekin bestelako akordiorik izan ezean)

Baimena; errekuperatuak edo errekuperatu beharrekoa

Bai (enpresarekin bestelako akordiorik izan ezean)

Ordu sindikalak

Eraginik ez; beti ezarritako arauen barrenean

Ateraldi partikularrak

Eraginik ez, errekuperatzen badira (geh: 1 bost urtean)

Eraginik ez, errekuperatzen dira eta frogagiria behar da

Eragina bai

Istripua (irteerak Mutualitatera)

Laneko istripuak eragindako bi ordutik gorako irteerak mutualitatera

Borondatezko lanuztea

Eragina bai

Greba

Eragina bai

Batzarrak

Eragina bai (bestelako akordiorik izan ezik)

Istripua izan duten pertsonei laguntzea

Eraginik ez, ezinbestekoa bada

Eritasuna

Eragina bai

Lizentziak

Eragina bai

*Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen heriotza

Eraginik ez

*Gurasoen, seme-alaben eta anai-arreben heriotza

Eraginik ez

*Ezkontidearen, gurasoen eta seme-alaben eritasun larria edo ebakuntza kirurgikoa edo aitona-amonen heriotza

Eraginik ez

Kondukzioetara ateratzea

Eragina bai

Enpresako azterketa

Eraginik ez

Kontratua etetea seme-alabak jaiotzeagatik/adoptatzeagatik eta bularra emateko baimena hartzeagatik

(amatasuna eta aitatasuna), indarrean dagoen legeriak aurreikusitako aldian.

Eraginik ez

12 ordu, 14 urte bete arteko seme-alabei eta dependentziaren ziurtagiria duten pertsonei medikuarengana laguntzeko

Eraginik ez

Zerrendan aurreikusita ez dagoen guztiak badu eragina

Iragarkiaren kodea: F2510025