169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2026ko lan-egutegia

Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkateak 2026ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa). Hona hemen:

1. Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Murillo el Frutoko gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro Nekazaria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 25etik 30era (zaindariaren festak).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Urriaren 21a: Santa Urtsula.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abenduaren 24a: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

–Abenduaren 31: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 08:00etatik 15:00 arte lan egin beharko da nahitaez; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute nola egin malgutasunez.

Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Murillo el Frutoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2026. urterako lan egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Murillo el Frutoko Udaleko iragarki-taulan.

Murillo el Fruton, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2510472