2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, lur-ondasunen gaineko (landa-lurra eta hiri-lurra) 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2025eko irailaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2015eko irailaren 15ean.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Lukinen, 2024ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.
Iragarkiaren kodea: L2510748