169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATEKO KONTZEJUA

Aldaketa, Badia inguruaren eta erabilera publikoko bideen erabilera arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Lerateko Kontzejuko Auzo Batzarrak, 2024ko abenduaren 12an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Badia inguruaren eta erabilera publikoko bideen erabilera arautzen dituen ordenantza aldatzea (2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean).

Iragarkia jendaurrean egon da hogeita hamar egun balioduneko epean, eta inork ez du alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu; hala, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jotzen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betetzeko (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, aipatu 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Beraz, II. tituluan (geldialdiak eta aparkalekuak), I. kapituluan (xedapen orokorrak), 3. artikuluan (definizioak eta arau orokorrak), 6. apartatuan, c) puntua kenduko da: "6. Debeku horretatik kanpo daude: c) Windsurflariak, windsurf-dartsenaren inguruan prestatutako eremuan, Gesalazko Udalak emandako bonua badute. Bonuak ikusgai egon behar du aparkatutako ibilgailuaren kanpotik".

Leraten, 2025eko abuztuaren 5ean.–Kontzejuko burua, Sagrario Miranda Otín.

Iragarkiaren kodea: L2510572