2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
2025erako zerga-tasak
Itzagaondoko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea, indarrean izanen direnak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera:
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1. Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
2. Karga eskala; tasak, tarteen arabera:
- 0-5 urte %15.
- 5-10 urte: %12.
- 10etik 15 urte bitartekoak: %10.
- 15 urtetik goiti: %8.
Lurraren kontribuzioa: %0,20.
Ardatzen, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L2510710