2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Izozkiak eta edariak saltzeko kioskoak instalatzea. 2025. urteko tasak
Gesalazko Udalak, 2025eko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:
Onestea 2.500 euroko tarifa 2025. urte osorako, izozkiak eta edariak saltzeko kioskoak instalatu daitezen.
Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauek jartzen ahalko dira:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.
Muetzen, 2025eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2510754