1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1597/2025 EBAZPENA, 2025ko uztailaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketarako Arauen 4. artikulua aldatzen baita eta lehiaketa eginen den egunei buruzko akatsa zuzentzen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2025eko ekainaren 23an emandako 1276/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa egiteko deialdia, eta dagokion gastua baimendu zen (2025eko ekainaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ebazpena).
I. eranskinean, "Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketarako deialdiaren oinarriak (2025-2026 ikasturtea)" izenekoan, bigarren oinarriaren bigarren paragrafoan, "Gaia eta noiz eginen den", honako hau adierazten da: Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa 2025eko urriaren 17an eta 18ean eginen da.
Deialdiaren II. eranskinean, "Lehiaketaren arauak. Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa (2025-2026 ikasturtea)" izenekoan, ordea, III. tituluko ("Gaia eta data") 4. artikuluan honako hau adierazten da: "2025eko urriaren 24an eta 25ean eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa."
Bi eranskinetan egunak ez datozela bat oharturik, Ikasleen Gaietarako, Unibertsitate Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeak II. eranskineko ("Lehiaketaren arauak. Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa (2025-2026 ikasturtea)") 4. artikulua aldatzea proposatu du, akatsa zuzentzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–II. eranskineko ("Lehiaketaren arauak. Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa (2025-2026 ikasturtea") III. tituluko ("Gaia eta data") 4. artikulua aldatzea, honela :
2025eko urriaren 17an eta 18an eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Batxilergoko XVI. Eztabaida Lehiaketa.
Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hirugarrena.–Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025ko uztailaren 24an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2511024