169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ezkurrako Udalak, Nafarroako Gobernuak baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko (bi lote dira, enkante bakarrean):

–1. eta 2. loteak, Itola eta Ezkurmendi alderdietakoak. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak eman zuen haiek ustiatzeko baimena, uztailaren 19ko 129/2024 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 30eko 96/2025 Ebazpenen bidez.

1. lotea koniferoek osatzen dute (P. nigra edo pinu beltza eta L. kaempferi edo alertze japoniarra), honela banatuta:

  • 2.464,30 m³, zerrategirako pinu-zura, guztira 71.464,17 euroan zenbatetsia.
  • 1.622,90 m³, pinu-enbor txikiak, guztira 19.474,83 euroan zenbatetsiak.
  • 121,50 m³, zerrategirako alertze-zura, guztira 2.674,01 euroan zenbatetsia.
  • 126,90 m³, alertze-enbor txikiak, guztira 1.395,67 euroan zenbatetsiak.

2. lotea ere koniferoek osatzen dute (P. nigra edo pinu beltza, L. kaempferi edo alertze japoniarra, C. lawsoniana edo Lawson altzifrea, eta P. menziesii edo Douglas izeia), honela banatuta:

  • 863,30 m³, enbor txikiak, guztira 6.906,38 euroan zenbatetsiak.
  • 496,20 m³, zerrategirako zura, guztira 12.405,03 euroan zenbatetsiak.

Enkante bateratu bakarra eginen da bi loteetarako. Enkanteko aprobetxamenduaren guztizko balorazioa, beraz, 114.320,08 eurokoa da (BEZik gabe).

Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Ezkurrako Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://ezkurra.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitartekoren bidez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria aurkeztuko da (hau da, 2.286,40 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Ezkurrako Udalaren bulegoetan.

Ezkurran, 2025eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2510753