169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Lanaldi partziala duen udalkide baten ordainsariak eta dedikazio araubidea

Doneztebeko Udalak, 2025eko uztailaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen honako ordainsari hau ezartzea udalkide bati, bere karguan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeari jarraikiz:

Lehenbizikoa.–Kargua dedikazio partzialean gauzatuko du honako honek:

–Santiago Belarra Tellechea zinegotziak, %26,25eko lanaldi partziala baitu.

Bigarrena.–Ordainsarien araubide hau ezartzea, kontuan hartuta hileko zenbateko gordinak direla, hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak:

–579,10 euro gordin, Santiago Belarra Tellechea zinegotziaren karguagatik.

Hirugarrena.–Alta eskatzea Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrean, 2025eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin, Santiago Belarra Tellechea zinegotziari, kargua dedikazio partzialeko araubidean beteko baitu, eta Udalak bere gain hartzea Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitzari, eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2025eko uztailaren 28an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2510248