169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2025eko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2025eko abuztuaren 18tik irailaren 30era izanen dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2025eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2510719