2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena berritzea
Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 416/2025 Ebazpena eman zuen 2025eko uztailaren 21ean. Hona hemen haren xedapen-zatia:
Lehena.–Udal honetako Gobernu Batzarreko zinegotzi hauen izendapenak berritzea, 2025eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin:
Félix Luis Otamendi Echauri (ICO taldea).
María José Garayoa Elizalde (ICO taldea).
Iván Manuel García Rodríguez (OH taldea).
Udalburua: José María Cuende Vallejo (ICO taldea). Oltza Zendeako alkate udalburua.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarreko kide berrien izendapenak indarra izan dezan, zinegotzi horiek izendapena onartu beharko dute. Izendapena onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aitzina, zinegotziek ez badiote izendapena egin zuen organoari berariaz adierazten ez dutela izendapena onartzen.
Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei eta haien ordezkoei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, denek jakin dezaten.
Laugarrena.–Ebazpen honetan ezarrita ez dagoen orotan, honako arau hauetan ezarritakoa aplikatuko da, halako eskuordetzei buruzko xedapenei dagokienez: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea.
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Jakinarazten dut, ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Oltza Zendean, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2510565