2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza. Iragarkia 2021eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 28an.
Ordenantzan onetsitako aldaketa eta dagokion espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udaleko Idazkaritzan espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea kontsultagai dago udal-bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Caparroson, 2025eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2510522