2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. 82 etxebizitzaren garaje mankomunatua, trastelekuak eta instalazioak
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Elienai SL.
Jarduera: 82 etxebizitzaren garaje mankomunatua, trastelekuak eta instalazioak.
Tokia: Berriozarko arau subsidiarioen R1 unitatea (Maitena lurzatia).
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Berriozarren, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2510700