169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2025eko abuztuaren 18an hasi eta irailaren 18an bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2025eko irailaren 3an.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barbarinen, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2510596