169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Herri-larreen (bazkalekua) aprobetxamendua

Aiegiko Udalak, 2025eko uztailaren 3ko udalbatzaren erabaki bidez, hasiera batez onetsi du bazkalekuaren herri-larreen aprobetxamendua 10 urtez adjudikatzeko espedientea irekitzea.

Horrenbestez, iragartzen da hamabost egun balioduneko epea irekitzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituzten herritar interesdunek eskabidea aurkez dezaten, aipatu bazkalekuaren aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzeko, betiere jarraikiz Aiegiko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako baldintzei (2002ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa).

Honen bidez argitaratzen da, orok jakin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 186. artikuluari eta ondorengoei (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Aiegin, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2510676