169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ablitasko Udalaren Udal Plan Orokorreko API-SOI-2 eremuan. Behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, 2025eko abuztuaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki du:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Ablitasko Udalaren Udal Plan Orokorreko API-SOI-2 eremurako.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, eta ez da alegaziorik jaso.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintza-araudia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ablitasen, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2510589