2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa 2025erako tasetan. Behin betiko onespena
Ablitasko Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2025erako indarrean diren karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako salbuespenak.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3koan, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.
Honela arautu da:
Etxeko animalien gorpuak errausteko udal zerbitzuaren tasak (katuak, zakurrak eta hudoak).
Hudoak: 2 euro, animaliaren kilo bakoitzeko.
Katuak: 2 euro, animaliaren kilo bakoitzeko.
Zakurrak: 2 euro, animaliaren kilo bakoitzeko (zakurrak 10 kilo baino gutxiago pisatzen badu); 1 euro, animaliaren kilo bakoitzeko (zakurrak 10 kilotiko gora pisatzen badu).
Ablitasen, 2025eko uztailaren 31n.–Alkateordea, Ramiro Arroyo Saballs.
Iragarkiaren kodea: L2510414