1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
146E/2025 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi hau ebazten baita: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak (udalak eta kontzejuak), IkasNOVA gelak hartzeko birmoldatze obrak egiteko". Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 818188, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 34E/2025 Ebazpenaren bidez onetsia.
Ikusirik deialdirako osatutako ebaluazio batzordearen akta.
Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu da onets dadila Nafarroako udal eta kontzejuei xede horretarako dirulaguntzak ematea.
Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Honekin batera atxiki den I. eranskina onestea. Eranskin horretan, Nafarroako udal eta kontzejuei onartutako dirulaguntza-eskaerak adierazten dira.
2. Honekin batera atxiki den II. eranskina onestea. Eranskin horretan, Nafarroako udal eta kontzejuei emandako dirulaguntzak adierazten dira.
3. Dirulaguntza horien ordainketa, gehienez ere 290.000,00 euro, 2025eko gastuen aurrekontuko "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41800-7609-325100 partidaren kargura eginen dela zehaztea. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 818188 (40002684 zenbakidun kontabilitate-espedientea).
4. Emandako diru kopuru horiek jasotzeko nahitaezkoa izanen da obrak bukatuak egotea eta frogagiriak aurkeztea 2025eko urriaren 17an beranduenez (egun hori barne).
5. Zehaztea dirulaguntza horiek obrak bukatutakoan ordainduko direla, ordainketa bakarrean, behar den txosten teknikoa egin ondoren.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
7. Ebazpen hau eta eranskinak interesdun diren toki entitateei (udal eta kontzejuei) jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
8. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Obren Atalera eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko uztailaren 16an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu (107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ESKAERAK
ESPEDIENTEA | UDALERRIA | IFZa | IKASTETXEA | OBRAREN DESKRIBAPENA |
0011-4649-2025-000001 | Igantziko Udala | P3125900E | Igantziko HLHIP | Igantziko Eskolako gela egokitzea |
0011-4649-2025-000002 | Murchanteko Udala | P3117600A | Murchanteko Mardones y Magaña HLHIP | Espazioa birmoldatzea IkasNOVA gela jartzeko |
0011-4649-2025-000003 | Arroizko Udala | P3103600G | Arroizko La Balsa HLHIP | Guneak egokitzea IkasNOVA gela jartzeko |
0011-4649-2025-000004 | Baztango Udala | P3105000H | Iruritako HLHIP | IkasNOVA gela |
0011-4649-2025-000005 | Alloko Udala | P3101200H | La Cruz HLHIP | Pladurrezko hormaren egitura sortzea IkasNOVA gelarako |
0011-4649-2025-000006 | Aranguren Ibarreko Udala | P3102300E | Mutiloako S. Pedro HLHIP | IkasNOVA gela sortzea |
0011-4649-2025-000007 | Irunberriko Udala | P3115800I | Irunberriko S. Juan HLHIP | Eraberritze-lanak IkasNOVA ikasgela bat jartzeko |
0011-4649-2025-000008 | Tuterako Udala | P3123200B | Tuterako Elvira España HLHIP | IkasNOVA gela Elvira España ikastetxe publikoan |
0011-4649-2025-000009 | Zangozako Udala | P3121600E | Zangozako L. Gil HLHIP | Guneak egokitzea IkasNOVA gela jartzeko |
0011-4649-2025-000010 | Noaingo Udala | P3108700J | Noaingo S. Miguel HLHIP | IkasNOVA gela |
0011-4649-2025-000011 | Pitillasko Udala | P3120500H | HLHIP | IkasNOVA gelarako obrak beheko solairuan |
0011-4649-2025-000012 | Ablitasko Udala | P3100600J | Ablitasko San Babil HLHIP | IkasNOVA gela baterako obrak lehen solairuan |
0011-4649-2025-000014 | Berako Udala | P3125000D | Berako Ricardo Baroja HLHIP | IkasNOVA gela Ricardo Baroja ikastetxe publikoan |
0011-4649-2025-000015 | Burlatako Udala | P3126600J | Burlatako Ermitaberri HLHIP | Dauden ikasgelak egokitzea IkasNOVA gela bat jartzeko |
0011-4649-2025-000016 | Goizuetako Udala | P3111600G | Goizueta A. Narbarte Xalto HLHIP | Dauden bi ikasgela eraberritzea IkasNOVA gela bat sortzeko |
0011-4649-2025-000017 | Villatuertako Udala | P3125700I | Villatuerta S. Veremundo HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNOVA gelarako |
0011-4649-2025-000018 | Iruñeko Udala | P3120100G | Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNOVA gelarako |
0011-4649-2025-000019 | Iruñeko Udala | P3120100G | Iruñeko García Galdeano HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNOVA gelarako |
0011-4649-2025-000020 | Iruñeko Udala | P3120100G | Iruñeko Hegoalde Ikastola HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNOVA gelarako |
II. ERANSKINA.–LAGUNTZAK EMATEA
ESPEDIENTEA | UDALERRIA | IFZa | IKASTETXEA | AURREKONTU DIRUZ LAGUNGARRIA, BEZarekin, eurotan | % | GEHIENEKO DIRULAGUNTZA: % edo 20.000 euro | BEHIN BETIKO DIRULAGUNTZA, eurotan |
0011-4649-2025-000001 | Igantziko Udala | P3125900E | Igantziko HLHIP | 53.933,47 | %65 | 20.000,00 | 13.306,62 |
0011-4649-2025-000002 | Murchanteko Udala | P3117600A | Murchanteko Mardones y Magaña HLHIP | 52.799,66 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2025-000003 | Arroizko Udala | P3103600G | Arroizko La Balsa HLHIP | 27.329,03 | %65 | 17.763,87 | 17.763,87 |
0011-4649-2025-000004 | Baztango Udala | P3105000H | Iruritako HLHIP | 10.978,33 | %65 | 7.135,91 | 7.135,91 |
0011-4649-2025-000005 | Alloko Udala | P3101200H | Alloko La Cruz HLHIP | 2.165,90 | %65 | 1.407,84 | 1.407,84 |
0011-4649-2025-000006 | Aranguren Ibarreko Udala | P3102300E | Mutiloako S. Pedro HLHIP | 19.867,47 | %65 | 12.913,86 | 12.711,46 |
0011-4649-2025-000007 | Irunberriko Udala | P3115800I | Irunberriko S. Juan HLHIP | 90.796,06 | %65 | 20.000,00 | 16.199,23 |
0011-4649-2025-000008 | Tuterako Udala | P3123200B | Tuterako Elvira España HLHIP | 56.598,16 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2025-000009 | Zangozako Udala | P3121600E | Zangozako L. Gil HLHIP | 67.119,60 | %65 | 20.000,00 | 16.616,18 |
0011-4649-2025-000010 | Noaingo Udala | P3108700J | Noaingo S. Miguel HLHIP | 34.281,15 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2025-000011 | Pitillasko Udala | P3120500H | Pitillasko HLHIP | 53.727,53 | %65 | 20.000,00 | 19.413,16 |
0011-4649-2025-000012 | Ablitasko Udala | P3100600J | Ablitasko San Babil HLHIP | 67.537,68 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2025-000014 | Berako Udala | P3125000D | Berako Ricardo Baroja HLHIP | 34.335,18 | %65 | 20.000,00 | 10.846,99 |
0011-4649-2025-000015 | Burlatako Udala | P3126600J | Burlatako Ermitaberri HLHIP | 25.532,21 | %65 | 16.595,94 | 15.734,64 |
0011-4649-2025-000016 | Goizuetako Udala | P3111600G | Goizuetako A. Narbarte Xalto HLHIP | 47.244,35 | %80 | 20.000,00 | 17.128,10 |
0011-4649-2025-000017 | Villatuertako Udala | P3125700I | Villatuertako S. Veremundo HLHIP | 29.412,51 | %65 | 19.118,13 | 19.118,13 |
0011-4649-2025-000018 | Iruñeko Udala | P3120100G | Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP | 86.778,47 | %65 | 20.000,00 | 17.285,87 |
0011-4649-2025-000019 | Iruñeko Udala | P3120100G | Iruñeko García Galdeano HLHIP | 11.847,49 | %65 | 7.700,87 | 7.700,87 |
0011-4649-2025-000020 | Iruñeko Udala | P3120100G | Iruñeko Hegoalde Ikastola HLHIP | 27.124,63 | %65 | 17.631,01 | 17.631,01 |
Iragarkiaren kodea: F2510508