2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, gidari peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2025eko abuztuaren 6ko 2025-0043 Ebazpenaren bidez, Pedro Pérez Quesada izendatu du lan-kontratudun finko, gidari peoiaren lanpostua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean; hori guztia, bat etorriz Mankomunitateko buruaren 2025eko urtarrilaren 31ko 2025-0004 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 27an).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2025eko abuztuaren 6an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios de Mier.
Iragarkiaren kodea: L2510597