169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

25-01098 gora jotzeko errekurtsoa, agente lehenaren 3 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa

Jaso da 25-01098 gora jotzeko errekurtsoa, Guillermo Cháverri Reparaz jaunak Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkeztutakoa, "Central Sindical Independiente y de Funcionarios CSFI" sindikatuaren izenean eta haren ordez, zeinaren bidez aurka egiten baitio Zizur Nagusiko Udalaren gobernu batzarrak 2025eko apirilaren 4an hartutako Erabakiari. Hain zuzen, erabaki horren bidez onesten zen agente lehenaren 3 lanpostu kategoriaz igotzeko oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Interesdunak epatzen dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2510561