2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
25-01114, 25-01115 eta 25-01116 gora jotzeko errekurtsoak, agente lehenaren 3 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari buruz
Jaso dira 25-01114, 25-01115 eta 25-01116 gora jotzeko errekurtsoak, Mikel Goicoechea Domínguezek Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutakoak, zeinen bidez Zizur Nagusiko Udalaren tokiko batzordeak 2025eko apirilaren 4an hartutako erabakiaren aurka egiten baitu. Erabaki haren bidez, onetsi egin zen agente lehenaren 3 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.
Interesdunak epatzen dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2510560