1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
898E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita, Goizuetan, ibilgailuak (motozikletak) balio-bizitzaren amaieran tratatzeko zentro baimendu (TZB) bat egiteko proiektuari buruz. Proiektuaren sustatzailea Jon Makazaga Otxandorena da.
2025eko otsailaren 4an, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, organo substantiboa den aldetik, goian aipatutako espedientearen ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari.
Bere ezaugarriak direla-eta, proiektua Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 9. zenbakiko b) letran sartzen da; horregatik, legean ezarritakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio. Gainera, jarduera Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen I. eranskinean sartzen da eta, beraz, ingurumen baimen bateratua behar du.
Jarduketaren helburua da erabiltzeari utzi zaion ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu bat eta tailer mekanikoa jartzea, lehenagotik dagoen nabe baten barneko eremu independente batean, 183 m²-ko azalera okupatuz. Aipatu nabea Goizuetako industrialdean dago. Proiektuak aldeko udal txostena du, industriarako hiri-lurzoru finkatuan eginen delako.
Jarduketa Bekolanda 1 industrialdean eginen da, Goizuetako hirigunetik hegora, Urumea ibaitik 56 metrora, lehenagotik dagoen nabe baten barnean; Goizuetako industrialdeko nabe horrek 4. poligonoko 570. lurzatiaren parte bat hartzen du.
Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren izapidea.
Ingurumen inpaktuaren txostena egin aurretik, ingurumen baimen bateratuaren espedientearen izapidearen esparruan, txostenak eskatu zaizkie proiektuak ukitzen dituen administrazioei (Goizuetako Udala, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala eta Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Atala). Jasotako txostenak kontuan hartu dira txosten hau egiteko, izapideen metatzea aintzat hartuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumen organoak ingurumen inpaktuaren txostena emanen duela, arrazoiturik ebazteko proiektuari ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaion edo proiektuak ez duen ondorio nabarmenik txostenean adierazten diren baldintzak betez gero.
Proiektuaren analisia, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.
Aurreko paragrafoetan adierazi den bezala, jarduera Goizuetako industrialdean lehenagotik dagoen industria nabe baten barnean eginen da.
Jasotako txostenen emaitzak kontuan izanik, eta 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluaziorako Atalaren bidez jakinarazi du proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean.
Ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Goizuetako industrialdean, erabiltzeari utzi zaion ibilgailuak (motozikletak) tratatzeko zentro baimendu (TZB) bat egiteko proiektuak, Jon Makazaga Otxandorenak sustatuak, ez du ukipen nabarmenik ingurumenaren gainean, ingurumen inpaktuaren txosten honetan ezarritako baldintzetan.
2. Txosten hau egin da kontuan izan gabe sustatzaileak aplikatu beharreko araudi espezifikoan ezartzen diren baimen guztiak lortzen dituen ala ez, eta, bereziki, instalazioaren ingurumen baimen bateratua, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen duen administrazio prozedurarekin. Izapide horretan, instalazioaren ingurumen alderdi garrantzitsuenak ebaluatuko dira: teknika erabilgarri onenen (TEO) aplikazioa, baliabideen kontsumoa, emisio atmosferikoen eta akustikoen arloko ukipenak, isurketak eta hondakinen sorrera.
3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6 artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ingurumen txostenaren aurka ez da errekurtsorik jartzen ahalko, deusetan galarazi gabe proiektua onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jartzen ahal direnak, edota plan edo programa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jartzen ahal direnak.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Goizuetako Udalari, Basozaintzari (Sakana-Mendialdea barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 7an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2510752