169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

304E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen transferentzia eta aurretratamendua egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratua, ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Instalazio hori Murchanteko udal mugartean dago eta haren titularra Sara Domingo Calderón da.

Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.

Azken urteotan, ingurumen arau sektorial berri batzuk sartu dira indarrean, erreferentziako instalazioari eragiten diotenak, hala nola 7/2022 Legea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra bultzatzekoa.

2025eko maiatzaren 11n, titularrak eskatu du bere ingurumen baimen integratua egokitzea Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean xedatuakoari. Zehazki, eskatu du bere baimenean aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinei (AEEH) lotuta agertzen diren EHZ kodeak egokitzea, bai eta R12 tratamendu-eragiketa egokitzea ere.

Eskatu duenaren ondoriozko funtzionamendu baldintza errealak bat datoz instalazioaren ingurumen funtzionamendu egokiarekin eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko 7/2022 Legearen aplikazioarekin.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 40. artikuluan xedatutakoari jarraituz, proiektuaren jendaurreko informazioaren tramitea bete zen. Ebazpen honen II. eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Kasu honetan, irizten da gertatzen direla Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 27. artikuluaren f) letran aurreikusitako inguruabarrak, eta, horrenbestez, egoki da ofizioz aldatzea ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ofizioz aldatzea hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen transferentzia eta aurretratamendua egiteko instalazio baten ingurumen baimen bateratua, ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Murchanteko udal mugartean dago eta haren titularra Sara Domingo Calderón da.

Bigarrena.–Mantentzea instalazioaren ingurumen baimen bateratuan jasotako baimen eta inskripzioen indarraldia, hondakinak sortu eta kudeatzeari dagokienez, ebazpen honetan xedatutakoari aurka egiten ez dioten heinean. Ingurumen baimen bateratu hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 176E/2016 Ebazpenaren bidez eman zen.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Sara Domingo Calderóni igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2510758