169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

122/2025 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez San Adriango udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: SAT11657.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko abenduaren 16an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zuen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman dakizkion San Adriango udal mugartean dagoen "Egabarrengo hondakin-uren araztegia" 7238. transformazio zentro trinkoa elikatzeko 13.2 kV-eko goi tentsioko aireko linearen proiekturako, eta, halaber, instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzeko.

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, proiektatu da C-3000 serieko saretazko metalezko euskarri berri bat (68. zenbakia) instalatzea 45. eta 60. euskarrien artean, "San Adrian - San Adrian BTA" izeneko linean, eta aireko linea bat egitea (15 metroko bao laua) 47-AL1/8ST1A (LA - 56) motako eroalearekin, aipatutako euskarritik beste proiektu baten xede izanen den linea berri baten lehen euskarriraino.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20koan, eta Diario de Noticias egunkarian (2025eko martxoaren 21ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, informazioa San Adriango Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaion San Adriango Udalari, ukitutako erakundea baita.

Ez da inolako txostenik jaso.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 13ko 128E/2025 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen ebaluazioa egin zen, eta ingurumen ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko dira.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 352E/2025 Ebazpenaren bidez, proiekturako lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu ziren, eta hirigintza ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko direla adierazi zen.

Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatzen du eskatutakoa aintzat hartzea, aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta kontuan hartuta xedatuta dagoena abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, zeinaren bidez arautzen baitira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea aipatu den goi tentsioko instalazio elektrikorako. Hala, 2025eko otsailaren 19an aurkeztutako proiektua onesten da, zeina prestatu baitzuten Andrés Bustince Ibáñez, Francisco Barrios Aranaz eta Asier Iriarte Zubiria industria ingeniari teknikoek, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak egiteko.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau San Adriango Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–SAT11657 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZ ETA INDIBIDUALIZATUA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Jabea

Herria

Probintzia

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa
(m²)

Linearen luzera
(m)

Lurgaineko azalera (m²)

San Adrián

2

690

310000000001344546EJ

Lehorreko alorra

San Adriango Udalaren herri-lurra

San Adrián

Nafarroa

68

10,24

15

38,99

Iragarkiaren kodea: F2510847