1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
566/2025 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2025-2026 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.
Goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituen eta arte irakaskuntza profesionalen antolamendua eta baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 7ko 1/2024 Legearen 52. artikuluak ezartzen duenez, hezkuntza-administrazio eskudunek sustatuko dute ikastetxe publikoetako irakasleen ikerketa jardun eta dedikazioa.
Halaber, ekainaren 7ko 1/2024 Legeak ezarritakoari jarraikiz, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 263/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2025-2026 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautu zen.
Deialdira aurkeztutako proiektuen behin betiko zerrenda zein proiektu horiei emandako behin-behineko puntuazioak argitaratu ondoren, egoki da onestea Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2025-2026 ikasturtean ikerketarako proiektuak ematen dizkien ebazpena.
Aztertu da Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena, non jasotzen baita 5 puntu edo gehiago eskuratu duten proiektuen artetik puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuentzako behin betiko esleipena.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2025-2026 ikasturtean ikerketarako proiektuak ematea; zehazki, ondoren zerrendatutakoei:
CLARA RICO OSÉS ANDREA
MARÍA DEL PILAR FONTALBA JIMENO ANDREA
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta www.nafarroa.eus barneko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora, bai eta interesdunei ere.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 14an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2510993