169. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

171/2025 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Departamentuaren titulartasunpeko Iruñeko Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolaren berariazko izena.

Nuestra Señora de Los Ángeles Haur Eskola (ikastetxearen kodea: 31015091) Iruñean dago, Descalzos kaleko 2 zenbakian, eta haren titularra Hezkuntza Departamentua da. Ikusi da eskolako hezkuntza-komunitateak eginiko eskaera.

2023ko abenduaren 27ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez sortu ziren Burlatako Egunsenti, Corellako Niño Jesús eta Iruñeko Ninia Etxea, Nuestra Señora de Roncesvalles, San Jorge, Santa Teresa eta Nuestra Señora de los Ángeles haur eskolak.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean emandako 24/1997 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak (urriaren 23ko 96/2024 Foru Dekretuak aldatua) emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntza Departamentuaren titulartasunpeko Iruñeko Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolaren berariazko izena, aurrerantzean María Camino Oscoz Haur Eskola izena izanen baitu. Aldaketak 2025-2026 ikasturtearen hasieratik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Adieraztea hauek izanen direla ikastetxearen erregistro datu berriak:

Ikastetxearen kodea: 31015091.

Izen generikoa: Haur Eskola.

Berariazko izena: María Camino Oscoz.

Helbidea: Descalzos kalea 2.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Titularra: Hezkuntza Departamentua.

Hizkuntza eredua: euskara eta gaztelania.

Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 6 unitate, 8 ikaspostu eta gela bakoitzean 2 unitate, gehienez ere.

3. Adieraztea ezen ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratzen den egunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpena jakinaraztea haur eskolako zuzendaritzari, hezkuntza-komunitateari helarazi diezaion.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 14an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2511037