1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
166/2025 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldi baterako eteten baita Aurizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen (HLHIP) jarduna, 2025-2026 ikasturtetik aurrerako ondorioekin.
Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eskatuta eginiko espedientea, non adierazten baita asko jaitsi dela Aurizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean (HLHIP) matrikula, eta proposatzen baitu ikastetxearen jarduera aldi baterako etetea.
Bat eginez Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin, baita Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoarekin ere,
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Aldi baterako etetea Aurizko Udal Enparantzako 2 zenbakian dagoen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen (HLHIP) jarduna (ikastetxearen kodea: 31001377), 2025-2026 ikasturtetik aurrerako ondorioekin.
2. Ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraztea jarduera eten baino lehen inbentario bat egin beharko duela, ikastetxean dagoen eskola materiala eta material administratibo guztiarena. Gainera, Aurizko Udalari idatziz eskatu beharko dio behar bezala kontserbatzeko eta gordetzeko hezkuntza-erabilera zuten lokalak, altzariak eta eskola materiala, bai eta gordetzeko jarduera eteten duen ikastetxearen agiri akademikoak eta administratiboak ere, inoiz ikastetxeak hezkuntza zerbitzuak berriz eskainiko balitu ere. Honako hau izanen da gordeko den dokumentazioa: onarpen, ebaluazio eta ekonomia-kudeaketako prozesuei dagokiena, parte-hartze eta gobernu organo kolegiatuen aktak, sarrera eta irteeren erregistroak eta, hala badagokio, ikastetxeak igorritako ikasketa ziurtagiriak.
3. Ebazpen hau Aurizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari (HLHIP) jakinaraztea, baita Garraldako Orreagako Ama Ikastetxe Publikoko eta Garralda DBHIko zuzendaritzei eta Aurizko Udalari ere, eta adieraztea ezen, Gobernuaren erabaki bidez ikastetxea behin betiko ixtea erabakiz gero, agiri akademiko eta administratibo guztiak Garralda DBHIren mende geratuko direla. Erabakiaren jakinarazpena jaso ondoren, Udalak, nahi izanez gero, Hezkuntza Departamentuko Azpiegituren Zerbitzuari eskatzen ahalko dio instalazioen hezkuntza-erabilera desafektatzea.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera; Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera; Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Ataleko Testuliburuen Doakotasun Programara, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 7an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2511039