168. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2025eko ekainaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025erako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere. Aurrekontu horretan biltzen dira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Hasierako onespena 2025eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean erreklamaziorik jarri ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzen da, kapituluka laburturik; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin.

GASTUAK

ZENBATEKOA (eurotan)

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

11.495.389,00

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

7.422.469,00

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

500,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

1.345.557,00

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

472.350,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

0,00

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

0,00

Gastuak, guztira

20.736.265,00

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA (eurotan)

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

4.361.348,00

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

839.872,00

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak

4.537.284,00

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

10.521.236,00

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

402.525,00

6. kapitulua.–Inbertsioak bertzerentzea

0,00

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

74.000,00

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

0,00

Diru-sarrerak, guztira

20.736.265,00

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2510688