168. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari emandako eskumena, inguratzailea egokitzeko eta udaletxeko instalazioen hobekuntza egiteko

Barañaingo Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 6an, 834. Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, zeinaren bidez eskumena bereganatzen baitu inguratzailea egokitzeko eta Barañaingo udaletxeko instalazioen hobekuntza egiteko obra kontratua aldatzeko.

Barañaingo Udaleko alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Inguratzailea egokitzeko eta Barañaingo udaletxeko instalazioen hobekuntza egiteko obren kontratazio-espedientea dela eta, 99977H udal espedientea.

Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarra izanen zela hori onartzeko organo eskuduna, Alkatetzaren 2023ko ekainaren 29ko 790. Ebazpenean emandako eskuordetzaren bidez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tokiko Gobernu Batzarrari emandako eskumena bereganatzea inguratzailea egokitzeko eta Barañaingo udaletxeko instalazioen hobekuntza egiteko obra kontratua aldatzeko, arrazoi teknikoak eta presazkoak direla-eta.

Bigarrena.–Ebazpen honetako bereganatzeak ondorioak izanen ditu sinatu eta hurrengo egunetik aitzina.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Ogasuneko, Erosketen eta Hirigintzako alorrei, behar diren ondorioak izan ditzan eta espedienteari gehitu dadin.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Bereganatze hau Gobernu Batzarrera eta Udaleko Osoko Bilkurara igortzea, jakinaren gainean egon daitezen.

Barañainen, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2510664