168. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzak berreskuratzea Tokiko Gobernu Batzarrari emandako eskumena, Lagunak-eko terraza handitzeko obrak izapidetzeko eta zenbait kaletako argiak aldatzeko

Barañaingo Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 6an, 833 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren ebazpena, zeinaren bidez Alkatetzak berreskuratzen baitu ekainaren 29ko 790/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumena, obra batzuen kontratazio-espedienteak izapidetzeko; zehazki, Lagunak-eko udal-instalazioetako terraza handitzeko obrak eta Barañaingo zenbait kaletako argiak aldatzeko obrak.

María Lecumberri Bonilla, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Alkatetzaren ekainaren 29ko 790/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskumena eskuordetu zitzaion kontratazio-organo izateko, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino handiagoa ez den kasuetan.

Hala ere, ikusi da premia handia dagoela ebazpen honen idazpuruan aipatutako kontratuak izapidetzeko. Arindu egin behar da, eta, beraz, kide anitzeko organoari esleitu zitzaion eskumena berreskuratzen du alkateak, kide bakarreko organo batek izapidetu dezan.

Baliatuz azaroaren 8ko 9/2017 Legeak (bigarren xedapen gehigarrian) ematen didan eskumena (9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena, zeinaren bidez egiten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa, Espainiako ordenamendu juridikora, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak igorrita).

Kontuan hartuz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 10. artikuluetan jasotako aukera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 eta 116. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua). Halaber, kontuan hartuz organo eskuordetzaileak beretzat hartzen ahal duela gai baten gaineko ardura –betiere tartean badaude izaera juridikoko inguruabarrak–, nahiz eta gai hori beste organo batek ebatzi behar duen, eskuordetuta.

Baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluak legez ematen didan ahalmena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea), eta horiek guztiak horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Berreskuratzea honako obra hauen kontratazio espedienteak izapidetzeko eskumena (eskumen hori, berez, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio, hala xedatuta baitago Alkatetzaren ekainaren 29ko 790/2023 Ebazpenaren bidez egindako eskuordetzean):

Lagunak-eko udal-instalazioetako terraza handitzeko obrak (238492P udal espedientea).

Barañaingo zenbait kaletako argiak aldatzeko obrak (237289T eta 159257Q udal espedienteak).

Bigarrena.–Ebazpen honetan ezarritakoak ondorioak izanen ditu sinatzen den egunetik aitzina.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Ogasuneko, Hirigintzako eta Erosketetako arloei, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzaren osoko bilkurari, jakinaren gainean egon daitezen.

Barañainen, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2510663