2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SUNBILLA
2025erako lan eskaintza publikoa
2025eko abuztuaren 5eko 6/2025 Lehendakari Ebazpen bidez, Sunbillako Udalaren 2025erako lan eskaintza publikoa onetsi zen, hemen behean transkribatzen dena ebatziz:
Lehenengoa.–Sunbillako Udalaren lan publikoaren eskaintza onestea 2025. urterako, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak birjarpen-tasaren inguruan araututakoa kontuan hartuta, bertan honako lanpostu hauek sartuta:
1.–Zerbitzu anitzetako langilea:
–Lanpostu zenbakia: Plantilla organikoko 2. zk.
–Funtzionarioa.
–Maila: C.
–Jardunaldia: %100.
–Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Txanda irekia.
–Lanpostu-hornikuntza aurreikuspena: 2025-2026.
–Hornikuntza baldintza: euskara (ahozko B2 eta idatzizko B1).
2.–Garbitzailea:
–Lanpostu zenbakia: plantilla organikoko 3. zk.
–Kontratu finkoa.
–Maila: E.
–Jardunaldia: %100.
–Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Txanda irekia.
–Lanpostu-hornikuntza aurreikuspena: 2025-2026.
–Hornikuntza baldintza: euskara (ahozko B2 eta idatzizko A2).
Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren web-orrialdean, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea, bere ezagupen orokorrerako eta interesdunek bidezkotzat hartzen dituzten errekurtsoak jarri ahal ditzaten.
Hirugarrena.–Lan eskaintza publiko honekin kaltetu suertatuko diren Sunbillako Udaleko aldi baterako langileei ebazpen hau jakinaraztea.
Sunbillan, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2510679