1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREAN JARTZEA. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren oharra, jakinarazten duena jendaurrean jartzen dela Untzueko, Eloko, Untzitibarreko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko eta Alloko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena, bai eta Bidaurretako abelbideen mugaketa kartografikoa ere.
Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berrezartzeko eta inbentarioa egiteko lanetan interesa dutenei.
Lehenengoa.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 80/2025 Ebazpenaren bidez (38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 25ekoa), onetsi zen Untzueko, Eloko, Untzitibarreko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko eta Alloko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen lanak has daitezen, bai eta Bidaurretako abelbideen mugaketa kartografikoa ere. Ondoren, udal-mugarte bakoitzean dokumentu-funtsa bildu eta dagozkion landa-lanak egin dira.
Bigarrena.–Untzueko, Eloko, Untzitibarreko, Beriaingo, Aberingo, Deikazteluko eta Alloko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamenak jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Proposamen horren laburpena ikusgai dago udalerri bakoitzean proiektuari bukaera emateko ekitaldi publikoa jaso zuten aktetan (ekitaldi publiko horren bidez jendaurreko epea hasi zen).
Aktak eta proiektuak Gobernu Irekiaren atarian aztertu daitezke:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/VVPP–Clasificaciones–2024-2025
Eta ukitutako udal/kontzeju hauetako udaletxeetan aztertu daitezke aktak eta proiektuak paperean:
–Untzue.
–Elo.
–Untzitibar.
–Beriain.
–Aberin.
–Deikaztelu.
–Allo.
Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxe bakoitzean kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 18an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2510995