2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko ekainaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa.
Plantilla 2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean, eta jendaurrean egon den bitartean ez da haren aurkako alegaziorik jarri. Hortaz, behin betiko onetsi da, eranskinean jasota dagoen bezala.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 artikuluan ezarritakoa bete beharrez.
Tuteran, 2025eko uztailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
PLANTILLA ORGANIKOA
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | ESKLUSIBOTASUNA | BATERAEZINTASUNA | ZUZEND. LANPOSTUA | LANPOSTUA | LANALDIAREN LUZAPENA | EGOERA |
1.–ADMINISTRAZIOA |
1-01 | Idazkari nagusia | 1 | Funtzionarioa | A | Tok. Adm. Foru Legea | | 35 | - | | - | Hutsik |
Iragarkiaren kodea: L2510516