2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
2025eko plantilla organikoa deuseztatzea eta 2025eko plantilla organiko berria hasiera batez onestea
Urrozko Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko ekainaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen baliorik gabe uztea 2025eko urtarrilaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez onetsi zen plantilla organikoa. Haren behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an.
Halaber, hasiera batez onetsi zuen plantilla organiko berria.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Urrozen, 2025eko abuztuaren 7an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.
Iragarkiaren kodea: L2510661