2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko merkatarien elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, Iruñeko merkataritza-sektorea laguntzeko eta merkataritza-asoziazionismoa sustatzeko. 2025eko deialdiaren laburpena
DDBN (Identif.): 844207.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/844207).
Deialdi honen helburua da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi baitzen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Lehena.–Onuradunak.
Iruñean presentzia handiena duten Iruñeko merkatarien elkarteak, eremukoak zein gremioetakoak.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honek laguntza eta lankidetzarako tresna bat izan nahi du Udalaren esparrutik Iruñeko merkatariendako -eremukoak zein gremioetakoak-, xede hartuta Iruñeko txikizkako merkataritza-sektorea laguntzea eta merkataritza-asoziazionismoa eta gertuko merkataritza sustatzea -Iruñeko Hiri Agenda- 2030 Estrategiaren helburu estrategikoen parte baitira-, merkataritza-sektorea eta merkataritza-hirigintza bultzatu, sustatu eta dinamizatzeko jardueren diseinua, garapena eta jarraipena egin dezaten, Iruñeko udalerrian genero-berdintasuna sustatzen duten aldi berean.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 97.000 euro da. Proiektu bakoitzari 30.000 euro emanen zaizkio gehienez.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=229967TA&idioma=2.) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidearen bidez.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Seigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.
2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarte.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.
Behin betiko memoria eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2025eko urriaren 15ean amaituko da (egun hori barne).
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Ordainketa mistoa, ordainketa zatikatuaren eta aldez aurrekoaren artekoa: Behin dirulaguntzen gaineko ebazpena eman eta gero, dirulaguntzak guztira zenbat jo eta horren %60 ordainduko zaie, aurrerapen gisara, entitate onuradunei. Gainerako %40a ordainduko da onuradunek galdatutako egiaztagiriak aurkeztutakoan eta dagokion balorazio-txostena egindakoan.
Bederatzigarrena.–Oinarri arautzaileak.
Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren behin betiko onespena, 2006ko 21. NAOn argitaratua, otsailaren 17koan.
Iruñean 2025eko uztailaren 1ean.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2509506