168. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2025eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2025eko abuztuaren 7an egindako ohiko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea honako aurrekontu-aldaketa hauen espedienteak:

–1/2025 aurrekontu-aldaketa, 2025eko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean: aparteko kreditua, denera 224.966,70 euro, Usiko ur-hornidurako obrak finantzatzeko.

–2/2025 aurrekontu-aldaketa, 2025eko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean: aparteko kreditua, denera 110.000 euro, Aristregiko kaleak zolatzeko obrak finantzatzeko.

–3/2025 aurrekontu-aldaketa, 2025eko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean: aparteko kreditua, denera 46.600 euro, abeltzaintzarako tokiko azpiegiturak finantzatzeko.

–4/2025 aurrekontu-aldaketa, 2025eko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean: aparteko kreditua, denera 80.000 euro, kontzejuetako kaleak zolatzeko obrak finantzatzeko.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira 1/2025 aurrekontu-aldaketak, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Markalainen (Txulapain), 2025eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2510725