168. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko ekainaren 18an, hasiera batez onetsi zituen Eugiko Kontzejuaren 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean. Espedientea jendaurrean egon den bitartean, ez da erreklamaziorik edo alegaziorik jaso. Beraz, behin betiko onetsi da.

DIRU SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 33.650,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 108.384 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 401.540,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 116.078,64 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 659.652,64 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 151.800,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 228.612,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.113,46 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.150,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 261.987,95 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 13.989,23 euro.

Gastuak, guztira: 659.652,64 euro.

Eugin, 2025eko abuztuaren 7an.–Kontzejuko burua, Eduardo Rodriguez García.

Iragarkiaren kodea: L2510670