1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2238/2025 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kalifikazio-epaimahaiko kideak izendatzen baitira, langileen batzordeko ordezkari gisa, deialdi honetan: deialdia, goi mailako teknikari zaharberritzaile lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 2168/2025 Ebazpenaren bidez, goi mailako teknikari zahaberritzaile lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zen; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.
Behin jasota Administrazio Erroko langileen batzordeak egin duen proposamena, langileen batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatzeari buruzkoa, bidezkoa da horien izendapena egitea, aipatu deialdi horretan kalifikazio-epaimahaiko kide izan daitezen.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea jarraian adierazitakoak kalifikazio-epaimahaiko kide, langileen batzordeko ordezkari gisa, deialdi honetan: deialdia, goi mailako teknikari zaharberritzaile lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako. Hauek dira, hain zuzen ere: Martín Ruiz Rodríguez, epaimahaikide titularra, eta Íñigo Ezquer Tiberio, ordezko epaimahaikidea.
2. Ebazpen hau igortzea kalifikazio-epaimahaiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2510669