1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
915E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla deialdi honetako plazak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan neurologiako arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 663E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 105 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Deialdi horretan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko neurologiako arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza huts eskaini ziren, besteak beste.
Eskaerak aurkezteko epea igaro, eta ez denez aurkeztu lehiaketan onartua izateko betekizunak betetzen zituen izangai bakar bat ere, deialdia bete gabe geratu dela deklaratzen da.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko neurologiako arloko fakultatibo espezialisten 3 plaza huts (73246, 73247 eta 73718 zenbakiak dituzte) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoarekin eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 42/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2510544