1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
878/2025 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko hautatutako kideak izendatzen dituena.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren eta, hain zuzen ere, estatutu horien 99. artikuluan ezarri ziren osasun barrutiko batzorde tekniko asistentzialen osaera eta eginkizunak.
Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduak (organo beraren azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak eta azaroaren 7ko 125/2011 Foru Aginduak aldatua) langileen ordezkariak hautatzeko araudia ezartzen du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentroetako eta organo zentral eta periferikoetako gobernu organoetarako eta batzorde tekniko asistentzialetarako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 20an emandako 275/2025 Ebazpenaren bidez, Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egin zen (2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 27koa).
Hauteskunde prozesua bukatuta, Hauteskunde Batzordeak, 2025eko ekainaren 24an, erabaki du behin betiko aldarrikatzea 2025eko ekainaren 19an egin zen bozketan hautatutako izangaiak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek emandako ahalmenen ondorioz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko hautatutako kide izendatzea, bakoitzaren sektore edo kolektiboko langileen ordezkari izan daitezen:
–Juan Gimeno Ballester (Pediatria Ataleko burua), osasun laguntzako zerbitzu, atal eta unitateetako buruen ordezkaria.
–Gorka Docio Gregorio (kirurgia orokorreko eta digestio aparatuko AFEa), alboko fakultatibo espezialisten ordezkaria.
–Jorge Crespo Rojas (ospitaleko erradiologiako teknikari espezialista), ospitaleko osasun langile tituludunen ordezkaria.
–Carolina Ortigosa Bea (Alloko OOLTko zuzendaria), oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendarien ordezkaria.
–Elena Otero Arévalo (Lizarrako OOLTko familiako medikua), oinarrizko osasun laguntzako taldeetako familia medikuen ordezkaria.
–Bernardino Martín Bezos (Antzingo OOLTko erizaina), oinarrizko osasun laguntzako taldeetako osasun langile tituludunen ordezkaria.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau hautatutako kideei jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, zuzendari kudeatzaileari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko uztailaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2510458