167. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Ordenantza fiskalen aldaketa 2025erako. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2025eko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal igerilekuen kirol-instalaziorako tarifak arautzen duen ordenantza fiskala aldatzea.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 8an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz xedatuari 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ALDAKETA

Bikote ezkonduen eta izatezko bikoteen tasa kendu da udal igerilekuen kirol-instalazioetan, modalitate guztietan (urtekoa, hilabetekoa eta egunekoa).

TARIFEN ERANSKINA

Udal igerilekuak.

EGUNEKOA

HILABETEKOA

DENBORALDIKOA

7-15 URTE ARTEAN

3,00 euro

13,00 euro

27,00 euro

16-64 URTE ARTEAN

4,00 euro

22,00 euro

40,00 euro

65 URTETIK GORA

3,00 euro

11,00 euro

22,00 euro

7 URTETIK BEHERAKOENDAKO: SALBUETSIRIK

–Hobariak.

Tarifako prezioaren %40ko hobaria izanen dute honako hauek: familia ugariko kide direnak edo guraso bakarreko familia baten kide direnak. Halakotzat hartuko dira behar den bezalako agiria dutela erakusten dutenak.

–Salbuespenak.

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo ikastaroak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi ordezkariak bertze kasu batzuetarako hala onesten dituenean.

Kuotak ordaintzetik salbu egonen dira, kirol instalazio guztietan, %50eko edo hortik goitiko desgaitasuna dutenak, betiere agiri bidez frogatuta.

Lerinen, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2510254