167. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

412/2025 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zenbait eskudantzia uzten baitira Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku.

Etxebizitzako zuzendari nagusiak abuztuaren 19ko 564/2024 Ebazpena eman zuen, haren bidez zenbait eskudantzia eskuordetzan emateko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariari. Ebazpen hori 2024ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6koan.

Ondoren, koiunturazko arrazoiengatik, zuzendaritza nagusiaren barne-egituraren antolaketan izandako-aldaketen ondorioz, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 248/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa), abuztuaren 19ko 564/2024 Ebazpen horren bidez egindako eskumenen eskuordetza partzialki errebokatu zen.

Ebazpen honen xedea da aipatutako ebazpenak ondoriorik gabe uztea eta eskumenak baliatzeko eskuordetza modu ordenatuan berriz arautzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. eta 36.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea abuztuaren 19ko 564/2024 Ebazpena eta maiatzaren 12ko 248/2025 Ebazpena, biak Etxebizitzako zuzendari nagusiak emandakoak, bai eta Etxebizitza Zerbitzuaren Zuzendaritzari zenbait eskumen eskuordetzeko beste edozein administrazio ebazpen ere.

2. Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari arlo hauetan dagozkion eskudantzien erabilera:

–Etxebizitza babestuen salerosketarako edo errentamendurako kontratuak sinatzeko baimenak ebaztea.

–Etxebizitza babestuen salerosketarako edo errentamendurako kontratuei buruzko bisatuen gainean ebaztea, bai eta etxebizitza erabiliak erosteko dirulaguntzei buruzkoak ere, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen hogeita laugarren xedapen gehigarrian aipatzen direnak.

–Konturako zenbatekoak jasotzeko baimenak.

–Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoaz baliatzen direnei etxebizitza babestu egokiak esleitzearen gainean ebaztea.

–Etxebizitza babestuak desokupatzeko baimen administratiboa ematea.

–Birgaitze jarduketa babestuen behin betiko kalifikazioa.

–Aldaketak egiteko baimena ematea etxebizitzetako birgaitze jarduketa babestuen espedienteetan eta etxebizitza babestuen espedienteetan.

–Bizigarritasun zedulak ebaztea.

–Estatuak Nafarroari abuztuaren 1eko 1484/1985 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako ondasun, eskubide eta betebeharren ondoriozko gorabeherak ebaztea; errege dekretu horren bidez, Estatuko Administrazioaren zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitateari ondare arkitektonikoaren eta eraikuntzaren eta etxebizitzaren kalitatearen kontrolaren arloan.

–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeari buruzko ebazpena.

–Etxebizitza babestuen sustapenetan eraikuntzaren aldetik dauden akatsei buruzko espedienteak ebaztea.

–Hirigintzako txostenak ebaztea.

–Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautu zituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaz baliatzeko baimenak ematea.

–Etxebizitza alokatzeagatiko kenkari fiskalak emateko eta aurretiaz ordaintzeko eskaerei buruz ebaztea.

3. Etxebizitzako zuzendari nagusiak edozein unetan bereganatzen ahalko du eskuordetze honen xede den edozein espediente, horren berri izateko edo ebazteko.

4. Eskuordetze hau erabiliz ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da berariaz. Ebazpen horiek Etxebizitzako zuzendari nagusiak emanak balira bezala hartuko dira, ondorio guztietarako, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua.

5. Ebazpen hau Etxebizitza Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 29an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.

Iragarkiaren kodea: F2510214