2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Udalbatzako kideen ordainsariak
Udalak, 2025eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehena.–Ezartzea udal talde politiko bakoitzak ehun eta hamar (110) euroko diru-hornidura jasoko duela hilero, baita beste hirurogeita hamar (70) euro ere, taldeak daukan kide bakoitzeko (atxiki gabeko zinegotzia barne).
Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta https://sedeelectronica.bunuel.es/ helbidean.
Buñuelen, 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2510733