2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, kirol instalazioetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Uharteko Udaleko D mailako lan-kontratudun finkoen artean. Izendapena
Amaitu da Uharteko Udaleko D mailako lan-kontratudun finkoentzako deialdiaren hautapen-prozedura, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko kirol instalazioetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa. Deialdi horren oinarriak 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 27an. Kalifikazio-epaimahaiak honako izangai hau izendatzeko proposamena egin du, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu baitu:
IÑIGO ARISTREGUI ELCANO
Kontratazio-proposamen horren iragarkia argitaratu zen 2025eko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu du izangaiak. Horrenbestez, Uharteko Udaleko alkateak, abuztuaren 4ko 2025-0821 Ebazpenaren bidez, agindu du izangaia funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako/kirol instalazioetako arduradunaren lanpostua (C maila, 40/30 kodea) bete dezan, eta deialdiaren emaitza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren 9.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Langileak 2025eko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2510552