2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika irakaslea izendatzea
Uharteko alkateak, 2025eko abuztuaren 4an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusi da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiaren oinarriak Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Deialdia jasota dago 861/2022 espedientean.
Alkatearen 2024ko azaroaren 21eko 2024/1387 Ebazpenaren bidez, bertan behera geratu zen deialdi hori, hala agindu baitzuen 4. Lan Arloko Epaitegiak emandako 000222/2024 epai judizialak. Hortaz, Alkatearen 2025-0088 Ebazpenaren bidez, berriz argitaratu zen deialdia, barnean zuela epaian jasotako hizkuntza-eskakizunaren aldaketa (2025eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an).
Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsona izendatu behar da, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.
Horrenbertzez,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen den pertsona Uharteko Udalaren zerbitzuko lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko izendatzea, eta adierazten den plantilla organikoko lanpostu hutsa esleitzea:
60.11 lanpostua. Musika irakaslea (perkusioa) Rafael Santos Fernández Andrés.
2. Izendatutako izangaiari ohartaraztea 2025eko irailaren 15ean jabetu beharko duela lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2510551